Konponbideari begira

Analisiak

Hizpideak

Gizartearen eskaerak

 

2011-10-22 / Mikel Lizarralde

Urteetan euskal gizartearen parte handi batek eta azkenekoetan ezker abertzaleko militanteek eginiko eskaerari erantzun dio, azkenean, ETAk, eta etorkizuna, iluntasunez baino gehiago, argi printzez irudikatzeko aukera ireki du. Gatazka politikoa ez da desagertuko, baina ETAk adierazi du ez duela aurrerantzean indarkeria berriro erabiliko. Mende erdi iraun duen aro baten amaierak merezi du, gutxienez, historiko adjektiboa.

Urteetan euskal gizartearen parte handi batek eginiko eskaerari erantzuteko aukera du orain Espainiako Gobernuak. Etorriko den berriak. Enrique Mujika Herzogek abiatu zuen presoen sakabanaketa amaitu beharko luke; gaixo dauden presoak aske utzi beharko lituzke, eta Parot doktrina bertan behera utzi. Gatazka politiko eta armatuak eragin dituen zauriak ixteak denbora eskatuko du, baina zaila egiten da presoak kontuan hartuko ez dituen irtenbide bat irudikatzea.

Alde horretatik, oraindik iristeko daude egun historikoak.

Publizitatea