Konponbideari begira

Analisiak

Zuzendariari

Agiriaren ondorengo gogoeta

 

2011-10-22 / J.M. Adarraga.

Atzo ETAren su-etena aditu nuenean, negar egin nuen; ez pozez, ordea, gure nolabaiteko heroiko garaia eten egin zela sentitu nuelako baizik. Gure seme-alaba onenak, den-dena utzi eta herriko askatasunaren alde bizia emateraino prest egotea baino gauza miresgarriagorik gutxi. Borroka armatua zapaldutako herri guztietan gertatu da.

Bide zuzena ala okerra izan daiteke, baina zapaldutako herri bizi bateko jokabide normala da. Mendea baino gehiago daramagu modu batean edo bestean gure ahotsa entzunarazi nahian, eta…

Behin eta berriz entzuten ari gara ez omen diogula ezer onik zor ETAri. 1936 inguruan sortu ginenok badakigu nolako morala zegoen hemen PNVkoen arteko jendearengan. Oso banaka ez ezik guztiz lur jota zeuden gerra ondoren. ETAri zor zaiona itxaropena sortzea da, herritarren nahia aurrera bultzatzea, akuilu izatea, berpizteko indarra txertatzea.

Behin eta berriz ere entzuten da ETAk ekintza guztien barkamena eskatu behar omen duela. Eta Espainiaren gerra zibileko errudunen segitzaileak hor daude oraindik ere Fraga I. ohorezko presidente dutelarik lotsagabe, barkamenaren zentzurik eman gabe.

Eta abar…

Publizitatea