Konponbideari begira

Analisiak

Maratila

Iraun

 

2011-10-22 / Lucien Etxezaharreta

Hau astea! Gertakariak gainezka. Hasi zaigu François Hollanderen izendatzearekin: datorren Frantziako lehendakari berria ote? Gero, Gilad Shahid soldadu israeldar bahituaren askapen trukaketarekin: balio zuela mila preso palestindar jakin da, horien terrorismoaren ezdeuskeria erakusteko, nork daki. Eta ere Europako txanpona, Greziako gatazkak, bankuak beti nagusi? Gero hor izan dugu Sarkozyren umea, «une première dans la République»: Giuliaren sortzea, are! Ez trufa! Bizia maita dezagun hala ere! Alabaina, Gaddafiren heriotza ere: «Happy end» bat omen gidoi zikin batekin: horren isilik atxikitzea behintzat lortu da, ez dezagun pentsa auzi batek erakutsiko zuela gure estatu buruzagiak tratulari batzuk baizik ez direla, Justiziaren alde ari dira ere, maiz oilategiko haga bezain garbiak diren horiek guztiak, redios!

Bo, azkenik beraz, last but not least, ETAren erabakia, gerla fini, zinez, egiazki, betiko. Zerikusia badu nazioarteko bilaldi honekin eta halako dei ospetsuekin, horrelako deklarapena egina izan dadin. Eta hemen galtzen zaigu umore txar batean sartzeko gogoa. Berrogeita hamabi urte ekintza, gure bizi osoa kasik presoen oihartzunarekin, desagertzeak, tortura, atentatuak, azpiko gerlak, gerla zikina, aditu aleman ingles eta frantsesen polizia lanak, zainketa etengabeak, atxiloketak, beldurra, gose grebak, pairamenak, ihesak, hainbeste bizi fundituak... Nork eginen ditu kontuak? Zerk sendatzen ahal ditu hainbat zauri? Espainiak eta Frantziak ez dute harro izaterik, hainbeste itxaropen elkarrekin ehortzi ditugu.

Publizitatea