Konponbideari begira

Analisiak

Hizpideak

Hodeien azpian

 

2011-10-28 / Mikel Lizarralde

Gaur BERRIAn argitaratutako elkarrizketan dio Ruper Ordorikak, Hodeien azpian disko berriari buruzko gogoetatik abiatuta: «Uste dut euskal munduan ez ote garen sarri ibili oraingo egoera honetan, ETAk jarduera amaitu duen honetan, kokatuak aspaldi, mundu paralelo bat sortu nahian bezala, literaturan edo musikan errealitate bat balego bezala». ETAk jarduera amaitu duela, baina kulturgintzaren aldeak aspaldi egin zuela gatazka gainditzeko ahalegina, nahiz eta gatazka, egon, hor egon den.

Errealitate paralelo hori egiazko bilakatzeko ahaleginak ugaritzen ari dira azken egunotan. Patxi Lopezek ireki dituen elkarrizketa saioak ahalegin horien barruan kokatu beharko lirateke, baina baita alderdiek euren artean egingo dituztenak ere. Desadostasunetik eta ikuspuntu aniztasunetik sortu beharko baitira etorkizuna eraikitzeko zumeak. Geldikerian eta garaipenaren aldarrikapen itsuan tinkotzen direnen iritzien gainetik. Hodeien azpian ere argia ageri baitaiteke egunen batean.

Publizitatea