Konponbideari begira

Analisiak

Hizpideak

Urrats taktikoa

 

2012-04-28 / Pello Urzelai

Ezer ez egin nahi, baina gero eta zailagoa ezer egin gabe jarraitzea. Hori da Espainiako Gobernuaren PPren paradoxa. Batetik, nazioarteko presioa nabaritzen ari da gatazkaren ondorioak (desarmea, desmilitarizazioa...) bideratze aldera elkarrizketa teknikoei ekiteko. Atzo bertan, Marti Athisaari Bake Nobel saridun eta Finlandiako lehen ministro ohiak babesa eman zion Aieteko Konferentziari. Egiaztatze Batzordeko kideak datorren astean izango dira Euskal Herrian berriro... Bestetik, euskal gizartearen presioa nabaritzen ari da presoen egoerari irtenbideak ematen hasteko. Ezer egin gabe jarraitu ezinik, mugimendu taktiko bat egin du presoen eremuan. Orain arteko diskurtsoa programa bihurtu du, Langraizko eredu antzuari alternatiba bat bilatu nahian. Baina urruntzea eta sakabanatzea zigor erantsi bat da, neurri anker bat. Hori indargabetzea presoen egoera eta senideen bizimodua humanizatzea da. Hain zuzen, horregatik ezin zaio baldintzarik jarri. Neurri positiboak behar dira, eta ez hartu beharreko neurriak atzeratzeko amarrurik.

Publizitatea