Konponbideari begira

Analisiak

Hizpideak

Iraganeko buruzagitza

 

2012-05-30 / Pello Urzelai

Espainia eta Frantziako Barne ministroak elkarren ondoan agertu dira, antzeko mezua plazaratzeko. Harrigarria da bilera hain azkar egitea. Manuel Valls Frantziako Barne ministroak oraindik ez du izan denborarik lurreratzeko kargu berrian. Izan ere, Sarkozyren garaiko poliziaburuekin bidaiatu baitu Madrilera. Azkenean, mezu zaharra ahoratu du: «ETA desegitea ezinbesteko baldintza da edozein aldaketarako». Bisita baino bi egun lehenago, bi pertsona atxilotu dituzte Landetan. Guardia Zibilak eta Sarkozyren garaiko buruzagitza polizialak prestatua.

Irudi luke atxiloketak eta Frantziako Barne ministroaren bisita Espainiako Gobernuaren beharren neurrira prestatuak daudela. Ohartu da desegitearen aitzakiari heltzea gero eta nekezago egiten zaiola. Horretarako eskatu dio laguntza Frantziako gobernu sozialistari. Horrek erraz eman dio, baina ohartu beharko luke mezu immobilista horrek porrot egin duela Pirinioez bestalde. Eragile gehienek begi onez ikusten dute politikak aldatzea, sekurokratekiko mendekotasuna gaindituz.

Publizitatea