Konponbideari begira

Preso sarturiko 9.023 "askatasun ufada"

2021-02-05

Euskal Memoriak liburu batean bildu ditu 1958 eta 2020 artean Euskal Herriaren «askapen borrokagatik» preso egondakoen izen-abizen, sorterri, espetxeratze urte eta argazkiak. Egileen ustez, espetxeratutakoen kopuruak erakusten du «euskal gizartearen aurka modu orokorrean» ezarri izan dela errepresioa.

Espetxeetako ateen hurrengo sarraila

2021-01-27

Gradu aldaketak emanez gero, luze gabe kalean behar lukete 68 bat presok. Gainerakoek zailagoa daukate bidea, ordea; bereziki 7/2003 legearekin zigortuek. Presoen eskubideen aldeko mugimenduek legea indargabetu dezatela nahi dute.

Bidea ez da etxean bukatzen

2021-01-10

Espetxetik aterata ere, preso ohiek gainean daramatzate maiz kartzelaren arrastoak; bereziki urte anitzez gatibu egon direnek. Karrikako bizitzara egokitzea eguneroko borroka eta ikasketa prozesua da anitzentzat.

Ilunari, argiak

2021-01-10

Eguraldi makurrari aurre eginez, milaka pertsona elkartu dira Sarek, Bake Bideak eta Bakegileek Euskal Herriko hainbat hiri, herri eta auzotan antolaturiko 238 manifestazioetan. Hegoaldekoetan sei eskakizun egin dizkiote Espainiako Gobernuari, «salbuespen egoera bukatzeko» eta presoen bizi baldintzak hobetzeko. Baionan «bake prozesuan» aurrera egiteko pauso berriak galdegin dituzte.

Urruntzearen akabera noiz iritsiko

2021-01-09

Gero eta gehiago dira Euskal Herritik hurbilagoko espetxeetan dauden euskal presoak. BERRIAk mapa interaktibo bat osatu du azken hiru urteetan gertaturiko mugimenduak bistaratzeko. Sartu albistean, mapa interaktiboa bere horretan tamaina handian ikusteko.

11 urteren ondoren, hutsetik

2020-12-15

Goreneko bigarren salako epaileek aho batez erabaki dute Bateraguneko bortzak berriz epaitzea. Erabakiak aurrekari bat jar dezake Estrasburgoko sententziak Espainian betearazteko moduan.

Bigarren graduan behar lukete, gutxienez

2020-11-06

Espainiako Estatuan dauden euskal preso gehienak lehenengo graduan sailkatuak daude oraindik: hots, preso "arriskutsu" gisa. Espetxe Erakundeak, Tratamendu Batzordeak eta auzitegiak dituzte aurka.

Azken porturaino

2020-10-25

Euskal presoak bisitatzera joateko, milaka kilometro egin behar izaten dituzte haien senide eta lagunek. Andaluziako Puerto de Santamariako espetxeetara egindako bidaia baten kronika da hau.

Prozesu denetarako izendatua

2020-10-17

ETAk 1989ko eta 1999ko elkarrizketa mahaietara batzeko aukeratu zuen Urrutikoetxea. Ez zuen bilerarik egiterik izan. 2005-2006an, bai. 2011-2013an ere ordezkari izan zen.

Parisen kontraesanak, auzitara

2020-10-17

Josu Urrutikoetxea epaituko dute datorren astean, etakide gisa bake elkarrizketekin lotuta. Defentsak uste du nazioarteko prozesuetako parametroak urratzen direla. Frantziako Poliziak ETAren ordezkaritzat zeukan, ez buruzagi eta ez etakide. Bi guardia zibil esanguratsuk, liburu batean, ez zuten erakundearen zuzendaritzan kokatu berriz ihes egin zuenetik.

Guardia Zibilak Kepa Arkauz, Ekhine Eizagirre eta Imanol Jaio atxilotu ditu

2020-10-05

Preso ohiak dira Arkauz eta Eizagirre, eta iheslari ohia Jaio. Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu ditu atxiloketak, «helburu terroristarekin lehergaiak edukitzea» leporatuta, Ertzaintzak 2019an atzemandako zulo» batekin lotuta. EH Bilduk salatu du «estatu sakonak» eztabaida politikoa «baldintzatu» nahi duela atxiloketokin. Sarek eta EH Baik atxilotuen herrietan mobilizatzera deitu dute.

Bisean bisekorik gabe, eta ezin jakin noiz arte

2020-10-03

Aurrez aurreko bisitak eten dituzte euskal presoak dauden Espainiako Estatuko kartzela gehienetan, koronabirusagatik: soilik kristal aurreko 40 minutuko bisitak egin ditzakete. Senideek «inpotentzia» sentitzen dute, eta kezka bat nagusitzen ari da haien artean: ez dakite egoerak noiz arte iraunen duen.

Argazkiak: 2011ko urriaren 17tik

Euskal presoen eskubideen alde Kalera Kalerak deitutako manifestazioa, Bilbon