Konponbideari begira

"Bakearen eledunak bakean utzi beharko dira"

2020-01-23

Thomas Lacostek 'Pays Basque et liberté, un long chemin vers la paix' dokumentala aurkeztu du Miarritzeko Fipadoc jaialdian. 1936ko gerratik honako "bakeranzko bidea" kontatu du. Filmean Frantziari mezu jakinak helarazi dizkiote Christiane Taubirak eta Serge Portellik.

Errelatoaren bataila katodikoa

2020-01-14

2018ko maiatzean desegin zen ETA, eta orduz geroztik euskal gatazkarekin lotutako zenbait ikus-entzunezko proiektu jarri dituzte martxan telebistek eta plataformek. Datozen hilabeteetan, ETArekin eta gatazkarekin lotura duten bi telesail eta bi dokumental saio estreinatuko dituzte.

Preso gutiago, distantzia bera

2020-01-12

Mirentxin Gidariek euskal presoen senide eta lagunen bidaiak arindu ohi dituzte astez aste. Azken urteotan preso gutxiago baina urruntze eta sakabanaketa bera izateak, ordea, arazoa sortu die: bidaiak antolatzeko zailtasun gehiago, eta zulo ekonomikoa.

Helduen kartzelan ume izatea

2020-01-12

Umeak amarekin espetxean bizi daitezke 3 urte bete arte, baina orduan, bereiztera behartzen ditu Madrilek. Xua Lasagabaster Urangak datorren igandean dauka data.

Milaka ahots Baionan, presoak etxeratzeko

2020-01-12

Deitzaileen arabera, 10.000 lagun bildu dira, Frantziako Gobernuari euskal presoen gaian urratsak egitea eskatzeko. Paroten, Esnalen eta Haranbururen kasuak nabarmendu dituzte: "Etxean eta bizirik nahi ditugu"

Interpelazio zuzen eta zehatza Madrili

2020-01-12

Milaka lagunek bete dituzte Bilboko kaleak euskal presoen giza eskubideen defentsan. "Euskal jendartearen aldarrikapena entzun" dezala eskatu dio Sare plataformak Espainiako gobernu berriari

Etapa berria prestatzen

2020-01-08

Funosasek eta Berhokoirigoinek baldintzapeko askatasuna jo dute "oztopotzat", eta bestelako formulak eskatu dituzte. Justizia trantsizionalaren mekanismoak landu ahal izatea aldarrikatu dute

Azken lerroak idazteko gogoz

2019-11-24

Sakabanaketak eragindako hamasei hilen memoria eta aitortza aldarrikatu du Etxerat-ek 'Gutun mezulariak' antzezlanarekin. Senideen «sufrimendua» islatu nahi izan du lau eskutitzetan

Madrilen nahi duten "ikurra"

2019-11-12

Josu Urrutikoetxearen kontrako bina euroagindu eta estradizio eskaera aztertzen hasiko dira bihar Parisen, Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Gobernuak galdeginda hurrenez hurren, teknikoki dagokien bezala. Euroaginduak: gizateriaren aurkako krimenak (Barajas, 2006) eta 'herriko tabernak'. Estradizioak: Luis Herguetaren (1980) eta Zaragozako (1987) hilketak. Nolako funtsa dute?

Gordean zuenaren kontakizuna

2019-10-17

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak gatazkaren ondorioei buruzko dokumentu batzuk ezagutarazi ditu. Besteak beste, 2017ko martxoan Urkulluk Rajoyri espetxe politika berriari buruz egindako proposamena, eta 2014-2017 artean euskal presoei igorritako gutunak.

Argazkiak: 2011ko urriaren 17tik

Euskal presoen eskubideen alde Kalera Kalerak deitutako manifestazioa, Bilbon