Hilabetea: urria 2018

Gure amaren neurria

  Ez dakit esan ote dizudan: gure ama txikia da eta hanka-puntetan jarri behar du niri musu emateko. Orain dela urte batzuk ni tentetzen nintzen, segur aski, hari musu bat lapurtzeko. Bizitza guztia eman dugu luzatzen eta makurtzen, elkar maitatzeko neurri egokiaren bila.   BegoƱa Abad Itzulpena: Fernando Rey Irudia: Guile Pozzi

Hango bortu gainetarik

  Hango bortu-gainetarik altxatzean hego hatsak beldurraren zainetarik airatzen dira urratsak ez dakit erranen dudan nolatan maite zaitudan   behar-grina bedi lerra lo hiletik gau hotzera zure So beltzen ederra joan dakidan bihotzera ez dakit erranen dudan nolatan maite zaitudan   hauts eztiaren zaparta hitz arruntaren kalaka suak bultzatu du barda mintzo ausarten balaka ez…