Kategoria: Literatura

Da

  Dena daukagu egiteko, baita geu ere. Hitzekin egiten nauzu, trikuekin eta marmokekin, zure kantuekin, laranja atalekin, egingo ditugun gauza guzti-guztiekin; eramango nauzun lekuetan nabil orain, mapak aztertzen ditut, bideak bilatzen ditut, baina ez dut ezer behartu nahi, ez dut nahi gauzak hala eta hala izan daitezen, izan daitezen baino ez dut nahi, egin ditzagun…

Intimitatea

  Gaurtik tristeena da hau, banoalako eta ez naizelako itzuliko. Bihar goizean, sei urtez harekin bizi izan naizen emakumea bizikleta hartu eta lanerako bidean denean, geure umeak eren baloi eta guzti parkera eraman ondoren, maletan zenbait gauza batu, eta inork ikusiko ez nauen esperantzarekin utziko dut nire etxea, Victorrenerako metroa hartzeko. Han, zehaztu gabeko aldi…

Marinelek gogoa itsasoan dute beti

  Marinelek gogoa itsasoan dute beti, bertze nahirik ez omen. Lehorrean, belak, mesana masta, lema faltan dituzte, mortu hezea.   Lehorrean marinelek dakiten latin murritza nauigare necesse est, uiuere non delakora mugatzen da.   Gu, lehorrekook, hainbertzeko oroiminak, hain saudade mingarriak hunkitzen gaitu eta marinelei buruzko poemak idazteari ekiten diogu.   Guk, lehorrekook, gure lehorrean…

Bidaldia

  Maite, desiratu, niregandik zuregana noa.   Tokialdatzea du maitasunak premia.   Maitasunaren aukera bakarra niregandik zureganako joan-etorria, niregandik zureganako bidaldia.   Tokialdatzea du desirak gauza.   Maitasunak, zentzurik muturrekoenean, norberaren deuseztapena norberaren ausentzia dakar.   Desagertzea, maitatzeko modurik erradikalena.   Zu (ni bezala) izaki osoa zara, ezer falta ez duzuna.   Mari Luz Esteban…

Oreina

  (…) denbora asko igarotzen dugula baterako eta besterako joan-etorrietan, bakarrik, eta orduan garela inoiz baino gehiago gu geu. Inori kontatu ezin dizkiogun sekretuekin eta barruan daramagun guztiarekin.   Koldo Almandoz Irudia: Evita Weed

Noiz bukatuko da?

  Etorkizunak bazeukan diferentea izatea, ahaztu egiten dugu. Okerrago ere izan zitekeen, egia da, askoz hobeto ere bai.   Izan diren iragan guztiak daude gure baitan, harri, zauri, zama, baina gugan daude izan ez diren etorkizun guztiak ere, aire, arnas, arma.   Xabier Gantzarain Irudia: Iñaki Mendizabal

Bikiniaren markak

  Ez dakit noizbait egin duzun lo bakarrik eta beste batekin aldi berean. Entzun dituzun bere oin biluziak sukaldeko baldosa hotzetan, eta ez nabaritu alderik nahiz eta beste emakume bat izan. Are bakarrago lo egin hurbilago sumatzen duzunean bere biluztasuna.   Itsasontzien sirenak entzun, ez besterik.   Zer egin amets egiten zaituen jendearekin. Desiratzen zaituenarekin.…

Dena ez da poema

  Polder bat egidazu bihotzean. Lurra irabazi egiozu nire harrotasunari. Nire gainean jarri. Larrua jo egidazu edertasuna eta egia aurkitu arte. Irentsizkidazu belarritakoak. Soberan ditut belarriak zu entzuteko. Erauzi joan direnen eskuen arrastoak zureekin. Ez dut inoren jabe izan nahi. Ez dut oinordetzarik ametituko. Berregingo naiz eta gudaroste bateko buru bihurtu. Ez nazazu begiratu neskato…

Gure bizitzako urterik onenak

  Egiaren bat atzeratu. Gezurren bati aurrerantz bultza. Intuizio eskukada bat erein. Ausardiari maldan behera joaten utzi. Amodioren bat itsu-itsuan sinestu. Zalantzaren bat desaktibatu.   Mozkortu, erre eta amorrua lasterka hustu.   Eta ezer ez dakizula eskuetan lehertu.   Harkaitz Cano Irudia: Jon Urteaga Linazasoro  

Zure etxera noa

  Zure etxera noa, bidean gora noa babeslekura. Emaidazu gakoa, behebarrukoa, han itxaroteko urrats ezagunen ttipi ttapa.   Eguzkiak irten du, behingoz aske neguko bihotzetik. Goazen erreka aldera, etxetik behera, euriteen ondoren zure baratzean zer dagoen.   Zure etxera goaz, bidean gora goaz hasiberrien pozaz, baratza da eder-eder, erreka aldea ere, munduak badu onik egin…

Izen ezabatuak

  Gure aita pixkana-pixkana joan zen galtzen hizketarako gaitasuna. Izenekin hasi zen. Bere burmuinak, guk uste ez bezala, ez zituen lehenbizi ahantzi adberbioak edo izenordeak edo adjektiboak, ezta preposizioak ere, izenak baizik.   Sagarrak utzi zion sagarra izateari, edalontzia hori izatera pasatu zen, eta hurbiltzen zirenek ez zuten jada izenik.   Heriotza, poliki, bere lana…

Egun finlandiar bat (Garikanorekin hizketan telefonoz)

  Egun finlandiar bat Egun finlandiar luze bat Berrogei egun arrunten Luzerakoa behar dut.   Egun finlandiar bat nahi nuke Zurekin hizketan jarraitzeko Aztertzeko nola bizi Paradisutik kanpora   Finlandiako zerua urdina da Eta udaran are eta urdinago, Eguzkiak laranja bat ematen du, Eta ilargiak berdin, beste laranja bat.   Egun finlandiar bat nahi dut,…

Gure amaren neurria

  Ez dakit esan ote dizudan: gure ama txikia da eta hanka-puntetan jarri behar du niri musu emateko. Orain dela urte batzuk ni tentetzen nintzen, segur aski, hari musu bat lapurtzeko. Bizitza guztia eman dugu luzatzen eta makurtzen, elkar maitatzeko neurri egokiaren bila.   Begoña Abad Itzulpena: Fernando Rey Irudia: Guile Pozzi

Hango bortu gainetarik

  Hango bortu-gainetarik altxatzean hego hatsak beldurraren zainetarik airatzen dira urratsak ez dakit erranen dudan nolatan maite zaitudan   behar-grina bedi lerra lo hiletik gau hotzera zure So beltzen ederra joan dakidan bihotzera ez dakit erranen dudan nolatan maite zaitudan   hauts eztiaren zaparta hitz arruntaren kalaka suak bultzatu du barda mintzo ausarten balaka ez…

Katedral bat

  Gitarra astindu eta ikusi kanturik baduen hor nonbait ezkutuan behatzak bihurritu ea norbaitek ahaztua duen akorde minorren bat   Eta min eman arte zure falta izan ez da musa hoberik   Katedral bat egin hegalik gabe sortu ziren abesti pusketekin bertako beiratetik sartzen diren eguzki izpien energiaz berrekin   Eta min eman arte zure…

Aske

  Salba nazazu eremu arrotz honetatik Lur emadazu hilotz bihurtu baino lehen Atxiki nazazu erabat ezabatu orduko Besarka nazazu une batez ahantz dezadan zer aske naizen!   Yolanda Arrieta Irudia: Ikorkotx

Poetika

  idaztea: elurretan bidea irekitzen ari den abere saldoaren bezalako lehia lehia berbera   María Sánchez Itzulpena: Miren Agur Meabe Irudia: Jon Zufiaurre

Non duzu zauria?

“Mutiko bat da” zioten, segur eta harro hazi ginen eta ongi erakutsi ziguten gordezinak gordetzen barnea iraultzen…   Zuk non duzu zauria, malko arrasto lehorra, urratu ttipi hura?   Bagenekien gizon ginela, arraildurek zeramatela oinazearen muinera, bakarrizketa izanen zela ihesa.   Zuk non duzu zauria, malko arrasto lehorra, urratu ttipi hura?   Bekoz-beko jarrita gaudenean…

Giza materialak irla izateko

  Bestalderaka jarrita amua galdera-ikurra bada, maitasunari buelta emanda ez da gorrotoa agertuko, banatzea baizik. Bereiztea, ez herra. Izan ere, maitasunak eta gorrotoak elkarrekin zerikusia badute bien indarragatik da. Biek dute lotzeko eta lotuta mantentzeko indarra: maitalea maitatuarekin, gorrotoa duena gorrotatuarekin.   Iñigo Aranbarri Irudia: Samuel Zeller

Paisaia arrotzetan

  Esan nahi dizut esan nahi ez dizudana. Badakidala zer pentsatzen duzun: dena dakizula nitaz nor naizen izan ezik. Neure kontra egin nahi dudala zurekin. Izenik ez duenak ere zure izena daramala. Koldarraren bakardadea dela nirea. Ez ditudala bereizten ahal amodioa eta gupida. Maite dudala gal zintzakedala sentitzea. Zapaldu gabeko elurra dela geure artekoa.  …

Deskodea

  Urruntasunetik neur dezaket kontzeptu zaharren hedadura eta lurralde horretan galdutako odolak pisatu.   Aurrizki ezinbestekoen aroan nago, des-/ez- eta ber-/bir- lexemez inguratuta. Horien xarmak gidatzen dizkit atzamarrak errautsen liburu hau eratzean.   Berbak letraz letra marraztean iruditzen zait meteorito batez erditzear nagoela: deseraiki, desmaitatu, deslekutu, desintoxikatu. Hortzak estutu beharra dago eta erritmoa galdu gabe…

Ibilitakoak gara

  Ibilitakoak gara   Zuk eskuaz ilargia laztandu nahi zenuen Betiko utopiak galdu egin zintuen Baina ametsek ere prezio bat omen zuten Eta ezer ez zinela sentitu zenuen   Ibilitakoak gara   Nork lapurtu zituen bide ertzeko ideia haiek Inori ezer esan gabe alde egin zuen Zure poeta ere hitzik gabe geratu zen Baita hango…

Eskaera hitzei

  Ez utzi, hitzak, lurretik urrundu nadin, ganaduaren hatsetik, txibiaren odoletik. Zuen orin margotuak limurtu baninduen, xaloak zuek, nire lehen sostenaren loretxoa bezain. Ez onetsi, hitzak, historiaz ahaztu nadin, ideiaren logalduaz, fedearen giltzatxoaz. Zuen hatz ugariek zirri egin bazidaten luzaro, nire bendak egosiz zuen eltze espresean. Ez onartu, hitzak, nire gorputza aipa ez dezadan, haren…

Arratsalde euritsu batean

  Gizonik ez uki! –ez, ez dut ukituko! Gizonik ez begira! –ez bizialargun naiz eta zurea ez den gizonik ez laztandu! –ez, ez dut laztanduko zurea ez den gizonarekin ez etxeratu –ez, ez naiz etxeratuko gizonekin eskandalarri ez izan! –ez, ez naiz izango zurea izan ez den gizonaren ohekide ez izan –ez, ez naiz izango…

Irène Némirovsky

  Ni naiz Elisabeth Gille zure agurrari negarrez: hauek dira nire urtebetetze gutun erreak. Ni naiz zure alaba txikia Gabonetako oparirik gabe. Naziei segika, hesiaren gainetik jauzi. Ni naiz David Golder, zu hil ondoren porrot eginda. Ni naiz piano akorde bat, edozein, Issy-L’Eveque-n bat-batean entzuten dena. Ni naiz Danièle Darrieux ministro nazi bati larrua jotzen.…

Aita

  Umetan gorroto nuen etxera etortzen zen gizon hura: bizarra egin gabe, Old Spice usainaz.   Harrian husten zuen fardela, bidean uzten odol eta kresal tantak, eta nire aurrean arrainak begiak zabal, bata bestearen gainean hilda.   Dutxa hartu eta amarekin oheratzen zen. Kiratsik gabe ere gorroto nuen umetan etxera etortzen zen gizon hura.   Bere musuek…

Iceberga

  Eta gaua da. Eta imajinatzen duzu entzun zenuela glaziarretik bereiztean atera zuen burrunba. Ezagun zaizu zarata hori. Hainbeste ekidin eta beldurtu zaituen zarata hori: bakardadea. Eta pentsatzen duzu bakardadearekin bizitzea norbaitekin bizitzea bezala dela. Bakardadearekin oheratzea norbaitekin oheratzea bezala dela. Norbaitekin ohitzea bezala. Norbaitekin ahitzea bezala.   Anari Alberdi Irudia: Evita Weed

Vietnam

  Andrea, nola duzu izena? —Ez dakit. Zenbat urte dituzu, nongoa zara? —Ez dakit. Zergatik egin duzu zulo hau? —Ez dakit. Noiztik zabiltza gordean? —Ez dakit. Zergatik egin diozu haginka nire atzamarrari? —Ez dakit. Ez dakizu ez dizugula ezer egingo? —Ez dakit. Noren alde zaude? —Ez dakit. Gerran gaude, aukera egin beharra duzu. —Ez dakit.…

Poz aldrebesa

  Beharbada ez da adiskideek abandonatu dutela, beharbada 50etara hurbiltzeak horixe baino ez du esan nahi, bizitzak emandako egurrarengatik zaildu egiten garela, eta zailtzeak, neurri batean xamurtasuna higatzen duela, eta trapu zahar bat bezala utzi; eta, hala, besteekiko gor bilakatzen gara; eta adinak jakintza eransten duela ukatuz, adiskideek harekin izan duten urruntzea eragin du, gauzei…

Autobio

  Esan zidaten: —Edo gurdira igotzen zara edo gurdiari bultza egin beharko diozu.   Ez nintzen igo ezta bultza egin ere. Bide bazterrean jesarri nintzen eta nire inguruan, behar zuen garaian, mitxoletak sortu ziren.   Gloria Fuertes Itzulpena: Josu Landa Irudia: Annie Spratt

Zaldi zauritua

       Ez daukazu ezer mixto kaja bat eskuetan ez daukazu ezer   Niretzako berezia zara   Ez daukazu ezer naufrago izateko gidaliburu on bat ederretan eder   Niretzako berezia zara   Ez daukazu ezer gauzak argi dituen orok pilatu duen zalantza bildumaz gain   Ez dakizu ezer enpatiaren barne-arkitekturaz gain ez dakizu ezer…

Gauhontz

  elkarren kontra estuturik karraskatzen diren hortzak   oharkabean beren kasa estutzen diren ukabilak   sukarraldietan bezala izerditzen zaizkigun haragiak   hontzenak bezala zabal irekitzen zaizkigun begiak   gorputzaren mugimendu autonomo urduriak   horiek eta beste hainbat dira goizeko seiak bitarte irits daitekeen ate kolpe bortitzaren kezkaz bizi ditugun sintomak   Ekhine Eizagirre Irudia: Luca…

Gudariak

  Irail batez, Gudari Egunarekin, liburu azokara eraman gintuen amak, familiakoak bisitatzera. Manifa ostean poliziak gogor eraso zuen, Miguel Sanchez-Ostizen azkenaren salmenta kolokan jartzeraino oldarkor.   Ofentsiba haren unerik kritikoenean mostradore azpian ezkutatu genuen zakurren borretatik ihesi zetorren gaztea. Disimuluz, liburuak erosi eta saldu genituen, polizien begiradak iaioki driblatu bitartean.   Liburu-saltzaileen familia batean sortzea…

Dolua

  Haurtzaroa gaixoek eta zoroek bakarrik bizi dezakete, esaten zuen. Bizitza bezala, heriotza bezala eta maitasuna bezala, apika. Horrelakoa da dolua. Lagundutako bakardade luze bat. Maiteminduaren bakardadea. Txori haragijalearena. Kirrinka egiten ez duen ohearena. Irudimenik ez duen haurrarena.   Luna Miguel Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Diana Feil  

Planeta baten antzera

  Nazkatuta nago gehiegi maitatzeaz, taup taup bakoitzean taupadatzeaz. Izan ere, izugarri taupadatzen dut: irentsia izateko zorian dagoen animalia txiki baten moduan.   Bukatu da heriotzan prentsatzea pertsona baten gisan; eta ez planeta baten antzera.   Luna Miguel Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Dina Makhmutova

Izatekotan

  Ez naiz inorena. Ez dut inor aukeratu nahi. Ez dut inork ni hautatzerik nahi.   Izatekotan, maite nauten eta maite ditudan guztiena naiz.   Horregatik naiz bereziki neure-neurea.   Ekhine Eizagirre Irudia: Averie Woodard

Atea

  itzuli eta berriz sortu orain ateak ditu memoriak ez da hitzez egina   ausartek besterik ez dute atzera egiten besteak bidean geratu ziren   Jon Benito Irudia: Evita Weed  

Haizerik gabeko zeruetan

  Hutsik dauden itsasoetan igeri egiten utzi didate.   Haizerik gabeko zeruetan arnasa hartzera behartzen naute.   Nire begiek itotakoaren begiekin so egiten dutenean, argiz betetako kolorez inguratzen naute.   Nire gorputza hilotz bihurtuz gero, jantzi liluragarriz apaindu didate.   Pentsaturik, nire besoak nire behatzak ez direla gehiago mugituko, beren eskuak eskaini dizkidate.   Eta…

Txertaketa

  Txertaketa batekin lor dezakezu zuhaitza eta fruitua desberdinak izatea; nahikoak dira labana eta lotura. Baina aitaren besoak ez du agintzen alabaren buruan. Gorde zure minak eta eskuak. Gure aitonak labana erabiltzen zuen. Nik haragi berriari lotura jartzen nion. Ez ahantzi negar egiten zauria orbaindu dadin.   María Sánchez Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Felix Russell

Geu baino gehiago da geure geroa

Jokin Unamuno, Adur Ramirez de Alda eta Oihan Arnatzendako; eta auziperatutako gainerako Altsasuko gazteendako.   Beti pentsatu dut ingurua ez dela aldatzen. Urtaroak joan eta etorri egiten direla, baina denak jarraitzen duela berdin. Gu garela aldatu egiten garenak, eta, gehienetan, ezta hori ere. Bistatik kentzen dizkigutela etsai zein lagunak, auzokoak eta atzerrikoak, baina gure bizitza…

Hitzen oinarri ahula

  Joko honen arauak aspaldian zeuk bakarrik jartzen dituzunean jakin nahi nuke irabaztea zer den zuretzat   ikara haizatzea denean etekinei eusteko bide motzena jakin nahi nuke bakea bera zer den zuretzat   pertsonekin ere jabetza bezalako hitzekin aritzean jakin nahi nuke maitasuna zer den zuretzat   Berri Txarrak Irudia: Ridham Nagralawala

Abertzaletasunaren abantailak

  Ikurrina zintzilikatu dut balkoian orain badakizue nolakoa naizen non jaioa zeren alde nagoen nor daukadan kontra.   Ikurrina zintzilikatu dut balkoian denen bistara daude nire kontraesanak printzipioak helburuak eta bitartekoak.   Ikurrina zintzilikatu dut balkoian gardena naiz orain batzuek onartua besteek zokoratua estereotipoa naiz eta mainstream.   Ikurrina zintzilikatu dut balkoian orain atera naiteke…

Begiratzen duenak egiten ditu direna

  Parisera bidean, txori bat zebilen leihoaren bestaldeko zeruan. Txori papera ondo bazetorkion, gaur are sinesgarriagoa iruditzen zait haren hegaldia, maluta bihurturik. Harriak bezala erortzen ziren izozturiko txoriak Virginia Woolfek Orlando-n deskribatzen duen elurte hartan. Harri, izotz, ur, elur eta txoriarena egiten ere badaki txoriak. Edota horiek denak dira txori izaten dakitenak. Ala? Akaso ez…

Bi aldeak orain

  Bi aldetatik begiratu diet lainoei orain; goitik eta behetik. Hala ere, laino ilusioak besterik ez zaizkit geratzen oroitzapenean.   Lainoak zer diren ez dakit.   Bi aldetatik begiratu diot maitasunari orain; eman eta hartzetik. Hala ere, maitasun ilusioak besterik ez zaizkit geratzen oroitzapenean.   Maitasuna zer den ez dakit.   Bi aldetatik begiratu diot…

Hemen gara

  Hemen gara, baina egon gabeko lekuetara joaten da maiz geure burua.   Hemen gara, orbainekin bada ere. Bisutsak makurtutako guardasola gara, bere onera bueltatzea lortu, baina ziri bat hautsita duena. Zerbait hautsia dago gure barrenean: min ematen digu, desorduetan sumatzen dugu; baina ez dugu min hori gabe bizi nahi. Akordua delako gure mina. Akordura…

Bihotza

  Batzuetan hain ezkutatzen zara ondo, inor ez da zu bilatzera ausartzen. Paper zuria zara. Ez-denbora batean bizi zara. Hitz bat asmatu beharko litzateke iragana ezabatzen duen gogoaren eremurako. Deitu bihotza, nahi baduzu. Besteak bezain arrotzak gara nor bere buruarekiko. Iragana gara. Bihotz deserrituak. Aberririk gabeko gorputzak.   Castillo Suárez Irudia: Flaunter

Kapera txiki bat

  Abandonatu nauen jendeari maitagarria deritzot maitagarria eta batez ere argia argia ihesa bertutea izan daitekeelako bertutea traizioa edo hilketa izan daitezkeen bezala baina traizioa edo hilketa baino dotoreago beti askoz dotoreago beti ohea gau erdian isilean uztea eta isilean musu ematea azken musua azken keinu gozoa gozoa aurrez aurre arantzak trukatzearen aldean eta gutxienez…

Aholku permanenteki pertinentea

  Karriken alde bietara begiratzen irakatsi zigun amak arrebari eta bioi. Kuartelen inguruak saihesten erakutsi zigun, badaezpada ere.   Gauza materialei balioa kentzen erakutsi zigun amak arrebari eta bioi. Eta kuartelekoa ez, beste edozein bide hartzeko esaten zigun sarri.   Telebistak dioena zalantzan jartzen irakatsi zigun amak arrebari eta bioi. Kuartelen aurretik ez pasatzekoa gogoratzen…

Laugarren azalberritzea

  Marea igotzen denean estutzen den hondartza horren moduan estutzen bizitza. Eta hitz haien beste aldean, sumatu baino egiten ez zenuen norbait.   Barkatzeko eskatzen zenion zeure buruari agian egin ere ez zenituen hainbat gauzengatik. Eta ahazteko eskatzen zenion egin zenituen beste hainbatengatik.   Eta orduan zu. Beste zu.   Anari Irudia: Azrul Aziz

Errumania

  Abenduak hutsak ditu oihartzun. Infinitura biluzik begira, ahots batek norbaiti diotso iragana ez zela emankorra izan, hiriak hondoa jo zuela.   Behin nuen maitatu, maitatu, presaz, eta emakume-landare izan nintzen.   Banituen adarrak eta banituen hostoak gorputzean, minean nintzen hazten, ugaztun gosetiak tatuatzen besoetan, eta hesteak puskaka erauzten utzi nuen.   Neu, emakume normal.…

Irribarre egiteko

  Ahaztu genezake. Malkoak xukatu eta isilik jarraitu. Lainoak hartutako txori errari bat bezala bizi, gure iraganaren geografia egin gabe.   Oroitzeko ahaleginik egin gabe egon gintezke, gure oinen azpian datzan egia bilatu gabe, gaueko tximeleta baten gisan, iluntasunari eutsiz, akorduari izen-abizenik jarri gabe.   Baina ez dugu nahi. Denak gogoan izateko garaia da. Inorenak…

Memoria

  Memoria iragana baino gehiago da. Iraganak lekukoak behar ditu, garaileak, garaituak, balak, zauriak, hildakoak, debekuak eta zigorrak. Memoriak, ordea, ezin du kanpoan ezer utzi; samina eta nahigabea izendatu behar ditu, akordua eta aitortza. Memoria etorkizuna ere bada.   Iragana isila da. Ezkutatu eta gotortu egiten da ezpondetako mitxoletetan, leizeetako hondoetan, artxibategietako agirietan, kartzeletako ziegetan,…

Herentziak

  Nire birramonetako bat itsua zen.   Ez zekien frantsesez, eta kortxoarekin elurra irudikatzen zuen, nik, petite fille, aurrez sumatzeko neguaren kolorea eta mina, bakardadeak orkatilak urratzen dizkizunean.   Ondotik kontatu zidaten bera ere ez zela ezkondu bere leihora bila joaten zitzaion gizonarekin.   Madarikatua emakume tristeen herentzia.   Sara Herrera Peralta Itzultzailea: Castillo Suárez…

Igande goiza

  Ez dakit non nagoen, baina badakit zure zilborra aurkituko dudala eta bertan geratuko naizela bizitzen. Nire oinek ez dituzte zebra-bideak berriz ere ukituko. Igande goiza izanen naiz. Armairua gameluz beteko dizut eta, ohartzen zarenerako, uda betean izanen gara desertua gurutzatzen liburuz betetako maleta banarekin.   Ezer ez da bere tokian egonen: gure bihotzek beste…

Huts-mina

  Sekula ez berriro elkarrekin besarkada baten kaiolan.   Baina noizbait, ustez, pasatuko da hau guzti hau. Badakit lurpean zaudena.   Zure bisitak gauero irensten dizkit ametsak.   Miren Agur Meabe Irudia: Boram Kim

Beldurra

  Beldur ematen didate Ezezagunen bizitza esaldi batean laburbiltzen asmatzen dutenek Bezperako urtebetetze-tartek Besteen ametsek Hotel batean auto elurtu batekin agertzen direnek Besterik ezean etorkizuna eskaintzen dizutenek Negarraz beste egiten dutenek Kanta tristeak sinesteko prest daudenek Behar baino oroitzapen gehiago dituztenek Eta ni bezalako pertsona isilek   Castillo Suárez Irudia: Milada Vigerova

Dibisa

  Menturari hiru dohain zor dizkiot: emazte sortu izana, Klase sozial apalekoa eta herrialde zapaldukoa.   Eta hiru bider errebelde izateko urdin uherra.   Maria Mercè Marçal Itzultzailea: Itxaro Borda Irudia: Jorge Barahona

Goizeko bortzetan

  Banintu bi hegal Joan nindaike berehala Zure leiho hegira Kantuz agurtzera   Kanpoan euria dugu Entzuten ote duzu Ni ere euri banintz Joan nindaike berehala Zure teila hegira Kantuz agurtzera   … nere hedoitik Goizeko bortzetan   Henriette Aire Irudia: Gema Urdanitz

Leiho bat erdi irekita

  Nire gainean jartzen zarenean betikoa eta iragankorra bereizteko gai diren olatuak altxatzen ditugu. Hori da gure batasunaren froga haragikoi eta era berean behinena. Ez naiz ezer sakralizatu-zalea, are gutxiago gerria hotzikarazko zetro baten antzera eusten dizuten esku bi hauek; baina aspaldi aukeratu nuen gaixotasuna zure ondoan, eta ia denbora guztian bakarra eta azkena bazina…

Oraintxe bertan

  Oraintxe bertan, hartu jostorratz hau, sartu esan nahi ez dudan helburuaren haria eta adabatzen hasten naiz. Taumaturgo ospetsuek iragarritako mirarietako bakar bat ez da bete, eta urteak azkar doaz. Deusezetik gutxira, eta beti haize kontra bai luzea isiltasun eta larritasunezko bide hau. Gauden tokian gaude; hobe dugu jakitea eta esatea eta, oinak lurrean, aldarrikatu…

Arraina

  Gure platerik gogokoenak lanketa berezia eskatzen zuen. Amonak bertikalean zabaltzen zuen arraina, eta nire etorkizuna irakurtzen zuen bertan. Azal zaurituan arretaz zabaltzen zuen betegarria: heriotzaren markak ezin dira zornatu. Bitartean, hitz egiten zidan. Oraindik umea nintzen; eskolatik bueltan, jateko zer zegoen galdetzean, nire graziak milikatzen zizkidan eta esaten zidan: arrainak, udakoak bezala. Orduan hotz…

Bizikletaz

  Heldu eskutik, goazen bizikletaz hondartzara, ekarri arrosa koloreko kometa, ekarri pintura eta koadernoak. Goazen pintatzera lakuak, herensugeak, tximinia duten etxetxoak. Margotu dezagun etorkizuna, egin ditzagun figurak harean, hitz egin dezagun zeruari begira, hitz egin dezagun koloreei buruz, irribarreez, malkoei buruz, libertateaz. Eta egin dezagun mundu berri bat marea igo baino lehen, mundu berri bat…

Denborak sendatzen du omen

  Denborak sendatzen du omen — Baina Denborak ez du inoiz sendatu — Benetako mina handiagotzen da Zainak bezala, urteekin —   Denbora arrangura froga bat da — Baina deusen konponbiderik ez — Hala bada, zera demostratzen du Ez zela inon Gaitzik egon —   Emily Dickinson Itzultzailea: Angel Erro Irudia: Dylan Luder

Nola jantzi emakume hitza

  Nola jantzi emakume hitza oina zapata barruan dantzatu gabe.   Geroago, berehala, lokarriek estutzen gaituzte eta larruak, ahuntz larru finak, txarolak, urratuak egiten dizkigu, eta babak, inoiz ez orbaintzen ez direnak.   Marta Sanz Itzultzailea: Castillo Suárez Irudia: Dominik Martin

Burua kentzen

  Badira emakume azalak ezkata usaina baino itsaskorragoak Badira barrua nola hustu jakiteke urdailera zuzenean doazen esku emeak Badira amantalean batzen diren odolak Badira senarraren begirada duten arrainak Badira arnasestuz erauzten diren zakatzak Badira olatuen dardara duten gorputzak Badira maitale desleialarekin bezala itsasoarekin oheratzen direnak Badira arrainei beraiena balitz burua kentzen dieten emakumeak   Leire…

Iluntasunaren kolorea

  Deserri guztiak dira berdinak. Nor, zer, non eta nola galdu genuen galdetzen badigute, isilik geratzen gara irentsi egin dizkigulako hitzak urdailak. Malkoak dira agerian uzten ditugun gauza bakarrak, etxeko pasabideko ispiluan islatzen direnak, saihetsetik bada ere. Nahiago genuke ispilua paretatik erauzi, eta soineko bat egin galdera guztiak bueltan iristeko egiten dituztenei, eta, horrela, gure…

Azken lurra

  Inondik errenditzen ez den ura da gure maitetasuna Zoratu egiten da Hegazkinak islatzen ditu Teilapeak iluntzen akorduetara amarratuta Egitate mingarri anitz eman da ontzat Etxeratze hitsen durundia inongoa izatekotan Eta minbizia aukeran Zein erdi arotatik zein bestiariotatik irten du gure maitetasunak Itutez jota hiltzeko ginoan den zeruak   Geure burua beste etsairik onesten ez…

Pertsona berezi batentzako aholkuak

  Zabiltza kontuz boterearekin: haren jausiak lurpera zaitzake; elurra, elurra, elurra, zeure muinoa ito arte.   Zabiltza kontuz gorrotoarekin: ahoa irekitzen duenean zeure burua kanpora egotz zenezake, eta zure zangoa irentsi, bat-bateko legenardun.   Zabiltza kontuz zure lagunekin, haiek traizionatzen dituzunean —gertatuko da—, komun-zuloan sartuko dutelako euren burua, eta kateari tiratu gero.   Zabiltza kontuz…

Nahi gabeko homizidioa

  Ez naiz sekula lore edo seme-alaba zale izan, ez dakit haiek non jarri eta hotz uzten naute. Loreekin eta umeekin iritsi zelarik, ordea, nik nahiago alde egin zezala etorritako bidetik, ur-pitxerrean sartu nituen denak eta, ez dakit zergatik, ni atxilo hartzera etorri ziren. Zer egin nuen nik, bada? Beldurra haurrengandik urrun eduki, ez besterik.…

Beste norbaiten zapatak

  Ez dakit beste norbaiten zapatak jantzi dituzun noizbait. Maitale desleial batenak, esate baterako, harengana hurbilduko zintuztelakoan. Ez dakit brikolaje aulki deseroso batean egon zaren bere zain, eta tarteka emakume tristeagoekin larrua jo.   Agian zain zaude petrolio plataforma abandonatu batean, bizilagunen zoriona jasateko gai ez zarelako. Ahaztu dituzu seme-alaben izenak ere.   Gonbidatu lotsatia…

Nire aberriaz

  Aberria norberak bere baitan Daraman lur zatia baino ez da Baina nire aberria Irriño baten barruan kabitzen da Oroitzapenez osaturiko aberria da nirea Zurea eta nirea Izenik gabeko adio isil bat askotan Beti arte, ez dakit noiz arte bat Baina arte bat Horrelakoxea da nire gurazko aberria Hutsa eta jendetsua Boz minartua Hurbil eta…

Tenperatura bera

  Urteen poderioz, bikien poltsa beretik atera garela ematen du. Kukuaren habia.   Likido amniotikoaren tenperatura bera.   Elkarri enbarazu ez egiteko jarrera.   Eta beroa ematen duena.   Marta Sanz Itzultzailea: Castillo Suárez Irudia: Scott Webb

Zamaontzia

  Zer gertatu zitzaigun pentsatzen hasi eta, direnik eta gauzarik sinpleenak datozkit. Esaterako, abandonatutako jendearen arteko elkarrenganako beharra. Itsaso larri bat, baga ikusezina eta mareak bata bestearen ondoan biltzen dituen apakinak neguko hondartza zaharrean: ostutako haurra izaten ikasi ez duen agurea; nabierak, administrazioak eta lankideek abandonatutako marinela; aitak bazter utzitako nerabe lagunbako bat. Ez ginen…

Norberari buruzko kontzientzia txarraren gorazarre

  Arratoi-jaleak ez dauka damutu beharrik. Eskrupuluak arrotzak zaizkio pantera beltzari. Pirañek ez dute zalantzarik beren ekintzen egokitasunaz. Krotaloak konplexurik gabe onartzen du bere burua.   Ez dago txakal autokritikorik. Mandeulia, otia, tenia eta kaimana bizi diren bezala bizi dira eta pozik daude.   Orkaren bihotzak ehun kilo pisatzen ditu, baina, aldi berean, arina da.…

Atzizkiak

  Atzizkiak ez dira beti doi-doi lotzen. Gomak izan beharko lituzkete ertzetan, azpiko izarek bezala, bere tokian geratzeko gorputz baten inarrosaldietan.   Nigan pentsatzen duzula esaten duzunean ez duzu nigan pentsatzen; nitaz pentsatzen duzu, baina urrutitik.   Miriam Reyes Itzultzailea: Castillo Suárez Irudia: Ainara Lasa

Berokiak

  Beldurra ematen didate esekitako berokiek.   Banaka-banaka desagertzen dira, gonbidatuak etxetik atera ahala.   Baina beti beroki bat gelditzen da ahantzirik, eta, haren barrenean giltza batzuk, baina inork ez daki zer ireki lezaketen.   Sakelak, barrenekoz kanpora, intzirika ari dira, edo, mingaina aterata, niri isekan.   Gaur mapak eta ibilbideak marraztu ditut etxe barrenean,…

Ez naiz inoren ama

  Ez naiz inoren ama. Ez dut norentzat negar egin. Horregatik idazten dizuet egunero. Barrura begiratu beharrik ez izateko. Beste inork ez ukitzeko. Inori ez entzuteko umeak ekartzeko etorri naizela lurreko arropa jasotzen dudan bitartean.   Castillo Suárez Irudia: Evita Weed

Inteligentziaz

  Ekintza bat ez daiteke inteligentea izan ontasunaren lurraldea erabat ahazten badu, inteligentzia eta ontasuna gauza bera direlako, biak bat direlako.   Ray Loriga Itzultzailea: Fernando Rey Irudia: Matthew Wiebe

Gezurra

  Gezurra esaten zuen ez zenean beharrezkoa. Gezurra esaten zuen egokia ez zenean ere. Gezurra esaten zuen bazekienean besteek bazekitela gezurretan ari zela. Gezurra esaten zuen gezurra esateak bihotza erdibitzen zienean.   Anne Carson Itzultzailea: Xabier Mendiguren Irudia: Camila Cordeiro

Zuregatik borrokatzen nintzen

  Aterki txiki baten azpian ezkutatzen ginen garaian neska berberarekin ibiltzen ginen guztiak. Dendariak atrakatzen genituen. Eskailera mekanikoak kontrako norabidean igo. Harriak genituen bihotzean, baina ez genekien artean. Aurkitu gabeko kontinente batean bizi ginen, eta maite genituenek sufritu egiten zuten ezer jakin gabe. Arratsalde guztiak antzekoak ziren borragoma usaina zutelako. Zuregatik borrokatzen nintzen lagunekin. Adingabea…

Herria non grata

  Ez dakizu zergatik gutariko bakoitzak Automutilatzea duen amets Haragi puska odoltsua Bihurtzeraino Aitaren etxea zutik Iraun dezan. Harrizko herriko Olerkari kuttunaren Hitzak Hautematean Egoeraren ankerraz Jabetzen zara.   Ez duzu etxerik Nahi Ez duzu aitarik Nahi Zer egin marrakatzen dizuten Hilotz ibiltariez Lepo zaude.   Euskalmeten agiria Aski duzu Goizeko seietan Haizeak nondik Nora…

Mundua aldatu nahi genuen

  Mundua aldatu nahi genuen, baina batzuk kartzelan daude eta besteok furgoneta erosi dugu asteburuetan basora joateko.   Munduak aldatu gaitu eta ez alderantziaz, Hala ere, ezer ez dela aldatu pentsatu nahi dugu. Lehengo berberak garela pentsatzearekin nahikoa dugu orain. Gure herriko notiziak atzerrikoak balira bezala irakurtzearekin. Ez gaituzte orain poliziek etxeraino jarraitzen. Galdu dira…

Iparraldeko neska

  Inoiz bazoaz iparraldera Haizeak muga astintzen duen lekura Oroitu ni behin hango izan nintzela Han bizi baita nire maite minena   Inoiz bazoaz elur-maluten garaian Udara erreketan izozten denean Arren begira ezazu nahiko bero baden Bere berokia haize zakar harentzat   Arren ikus ezazu nire begientzat Bere ile luzea oraindik luze den Kizkur erortzen…

Adan eta bizitza

  Gaixotu zen Adan paradisua utzi eta aurreneko neguan, eta eztulka, buruko minez, hogeita hemeretziko sukarraz, negarrari eman zion Magdalenak gerora emango bezala, eta Evagana zuzenduz “hil egingo naiz” esan zion oihuka, “gaizki nago, maite, hil-urren, ez dakit zer gertatzen zaidan”.   Harritu egin zen Eva hitz haiekin, hil, hil-urren, gaizki, maite, eta berriak iruditu…

Aritmetika ariketak

  aritmetika ariketa zoroetan sartua nabil: zenbat auzokide herritar ezagun —gogaide zein etsai kuttun— zenbat lagun kendu dizkidaten bistatik kontuak egiten ditut   jabetzen naiz urriko orbela bezala —arin galtzekoa haizearen mende— arratsaldeko ume zarata kalean nola paisajearen bazterreko osagai naizela ni ere soslaia urruneko argazki batean etorkizun zabal eta helgaitzari ertz lausotu batetik kirika…

Gaur ez zaitut ikusi

  Gaur ez zaitut ikusi ez didazu deitu eta orduak zurekin bezala eman ditut   gaur maitasunaz heriotzaz hitz bi egin dugu eta gelan tximeleta eri bat sartu zaigu   gaur euria egin du   gaur ez zaitut ikusi ez didazu deitu eta orduak zurekin bezala eman ditut   Jose Luis Otamendi Irudia: Ainara Lasa

Maindireak hedatzen

  Kontatuko nizuke batzuetan negarra irteten zaidala hipermerkatuko ilaran nagoenean, eta estutzen naizela kutxakoa begira geratzen bazait. Beldurra ematen didala inori esatea bakarrik nagoela etxean, eta plana egingo nukeela nire baitako leizea murrizteko une batez. Autoan behin eta berriz jartzen dudala kanta bera; azeleratzailea zapaltzen dudala radarrei erreparatu gabe, bizitzea eta urruntzea gauza bera balira…

Artea

  Galtzearen artea ez da zaila ikasten; Hainbeste dira galdu nahian diruditen gauzak galtzean ez dakartela inongo hondamendirik.   Gal ezazu zerbait egunero. Onartu ezazu ateetako giltzak galtzeak sortutako nahasmendua, alferrik galdutako mementoak. Galtzearen artea ez da zaila ikasten.   Praktika ezazu orduan, eta galdu gehiago eta azkarrago: lekuak eta izenak, eta egin asmo zenituen…

Bizitza ospatzen dut itsasertzetik noala

  Bizitza ospatzen dut itsasertzetik noala bits eta eguzki kitzikakor artean, nire gorputza mudatuz mingostasun zaharretatik. Harrian etzandako ametsak bezala, nire atzamar meheen artetik isurtzen da bits zuria, nire izter arrosen artean itsasoa, bere piroteknia eta barakuiluak itsaslabarreko sasian trabatuta nire ondora hertsiki lotuak. Ez nengoen bakarrik olatuetan badia, berez mugitzen zen, eta leun ekarritako…

Buru-argitasuna

  Ulertzen dut bizitza dela bizi dugun horixe: zure nire gure bizitza hau ulertzen dut poema bat pobrea dela bizitzarekin alderatzen bada ulertzen dut geldialdi bat dela une batez bere buruarengandik banatzen duena bizitza neurtzen duena eta alde on eta txarrak aztertzen zentzumenak desegiten ditu desegoki erpin gorpuzdun bat Ulertzen dut intelektorako sarrera dela Horrela…

Orbel zaku bat

  Ez dizut postal gehiago bidaliko atzerritik. Ez duzu nire minaren geografia zertan ezagutu.   Demagun zutaz gogoratzen naizena Candem Street-en nire bila nabilela Mourarian. Ez da erraza aitortzen, badakizu.   Hotz jokatzen dut urrutitik, babes bila, defentsan, ez nadin ahul azaldu, tristeegi. Bestelakoa litzateke izar bat eta zazpi musu entregatzea, ez orbel zaku bat.…

Torturak

  Ezer ez da aldatu. Gorputza mingarria da, jan egin behar du, lo egin behar du, arnasa hartu. Azal mehea dauka, eta isuri egiten duen odola hortz eta azkazal kopuru egokiak hautsi egiten diren hezurrak, eten egiten diren junturak. Torturak kontuan hartzen du hori dena.   Ezer ez da aldatu. Gorputza ikaratu egiten da Erroma…

Zerua berun

  Batzuetan pertsiana artetik sartzen den argiari begira harrapatzen dut neure burua, edo itsasertzeko errepideetatik gidatzen etxerako ordua luzatzeko. Neure buruarekin bakea egin nahian egoten naiz, mundua buruan kabitzen ez zaidalako. Saihetsetik zelatatzen ditudan horiek kontura ez daitezen nire beldurra haiena baino handiagoa dela.   Ez dut balio arrangura isilean eramateko: zure etxerako bidea hartuko…

Nire etxea

  Hau da nire etxea. Naramaten bide guztiek handik nakarte.   Leiho ondoko aulkian egon nintzen zuk deitu zain, sofa honetan bilakatu ziren zure beldurrak gure, horma horrek besterik ez nau kanpotik babesten.   Leku ona da amodioarentzat. Hemen biltzen naiz maite ditudanekin.   Egongelatik komunera pizten zait galdera, sukaldetik logelara datorkit zure akordua. Etxean…

Etxerik gabeko ene amodioa

  Etxerik gabeko ene amodioa. Etxerik gabeko ene amodioaren itzala. Etxerik gabeko ene amodioaren itzala zeharkatzen duen bala. Etxerik gabeko ene amodioaren itzala zeharkatzen duen bala estaltzen duten hostoak. Etxerik gabeko ene amodioaren itzala zeharkatzen duen bala estaltzen duten hostoak idokitzen dituen haizea. Etxerik gabeko ene amodioaren itzala zeharkatzen duen bala estaltzen duten hostoak idokitzen…

Ez naiz ezeren jabe

  Ez naiz ezeren jabe, are gutxiago, inoren jabe. Ez zinateke ikaratu behar zure sexua itotzen dudanean: ez dizut emango, ez seme-alabarik, ez eraztunik, ez promesarik.   Daukadan lur guztia zapatetan daramat. Nire etxea gorputz hau da, emakume bat dirudiena; ez dut pareta gehiagorik behar, eta barrenean toki asko daukat: horrenbeste ikaratzen zaituen basamortu beltz…

Eskua

  Hogeita zazpi hezur, hogeita hamazazpi gihar, bi mila bat neurona hatz bakoitzeko hatz-punta bakoitzean. Nahikoa Mein Kampf idazteko edo Winnie the Pooh.   Wislawa Szymborska Itzultzailea: Antonio Casado da Rocha Irudia: Ainara Lasa

Ez zara argazkietako neska

  Kantak gero eta motzagoak direla iruditzen zait zugatik galdetzen didatenez geroztik. Nik denei esaten diet ez dakidala non zauden, igerilekuan ikusi zintudala azkeneko aldiz bikini berdea jantzita. Ez zara argazkietako neska, baina zu izan zintezkeen.   Berandu da eta ez dago inor igerilekuan. Jendeak pentsatu gabe erantzuten ditu galderak. Zure izena gordetzen dut, lehenago…

Hil ez denak

  Zure atean jotzen du berriz babes dezazun, zure keinu bat bilatzen du irautea merezi duela jakiteko.   Badaki lehortea zer den, badaki itxaroten, badaki harri artean bizitzen.   Inoiz minik behar du, inoiz zalantzarik, inoiz bizirik sentitu hil ez denak.   Jon Benito Irudia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Hitzen heriotza

  Holaxe hiltzen dira Antzinako hitzak: Elur malutak bezala, Airean zalantza eginez Istant batez, eta lurrera eroriz Kexurik isuri gabe. Esan beharko nuke: ixil-ixilik.   Non ote dira tximeletari Deitzeko ehun era haiek? Miarritzeko itsasertzean Jaso zuen Nabokovek Izenetako bat: miresicoletea. Begira orain, maskor pusketa Bezala dago hondarpean.   Eta ezpainak, mugitzerakoan Hara hor miresicoletea…

Laudorioa nire ahizpari

  Nire ahizpak ez du poemarik idazten. Eta ez dut uste bat-batean poemak idazten hasiko denik. Bere amaren gisakoa da, ez baitzuen poemarik idazten, eta aitaren gisakoa ere bai, horrek ere ez baitzuen poemarik idazten. Nire ahizparen sabaiaren pean seguru sentitzen naiz: bere senarrak nekez idatziko lituzke poemak. Eta nahiz eta hau errepikakorra izaten hasten…

Barne jarioak

  nire azalaz txertoak egin ditzakezu sagarrondoetan.   batzuek han dituzte luzatuta oraindino laban muturrez idatzi nituen izenak arratsaldero eskolatik etxera bidean.   jaiotzean hankak ikusten zaizkion txahalari bezala poema bati tiraka ohituta hazteko sasoian ez gaudenean zahartze orok du zaintiratuen beharra orduan doaz nire bularrean barrena inora ez doazen ahuntz saldoak ikusten zaitudaneko hormetara…

Memoria ez galtzeko oharrak

  Euria ari zuen nire klitori gainean. Tximistak lir-lar zetozkizun paparrera: odoletan zeundela zirudien. Baina itzalak ziren, azalaren lautadara etzatera etorriak. Zure sexuak kearen usaina zuen, nabarra eta zaharra. Aldiz, ni urdina omen nintzen eta oxigenoa lapurtu zenidan neure zulo arrosetatik. Zure hatz marroiak nire baginan, udagoieneko adar zurrunak. Paperezko zapia atera zenuen, ez dakit…

Oheratuko nintzateke

  Ni, zuekin, denokin oheratuko nintzateke.   Munduko udazken guztietan izango nintzateke ikusirik nola berdea urrearen antzo gorritzen den.   Ni, uhin gainean uhin handiaren apar artean herioaren beldurrik gabe izango nintzateke.   Ni, airean nire herriko karrika artean igeri ibiliko nintzateke.   Ordez, gauza horiek hala ez diren bitartean. Berarekin oheratzen naiz.   Herri…

Zeru berriak

  Behar dudan guztia zara, eta zaren guztia behar dut. Zenbat gauza zara, zenbat zu biltzen dira bi hizki horietan, zenbat jende daramazu barruan, zenbat mende begietan, zenbat leku, nongoak dira zure ileetan kiribiltzen diren zeruak? Zapaldu gabe azpian hartu nauten zeruak oroitzera egiten dut batzuetan, zailenak dira pintatzen, Turnerren zeruak ikustera eraman nahi zaitut,…

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer