Hilabetea: ekaina 2019

Punpaka

  Erditik aurrera irakurtzen hasitako liburu bat bezala ezagutu nahi zintuzket lehen erdiko orriak bilatu edo zeuk azaldu basa artean edo sasitzan aurkitu eta falta diren pasarteak asmatu edo beste aldaera batean esan   Jose Luis Otamendi Irudia: Montse Monmo

Siamdarrak

  Badakit zenbat kanta dauden nire ohetik zureraino. Zure logelan geratzen zaidan denbora besterik ez naiz. Siamdarrak gara lo hartzen dugunean. Elkarri azala urratuko diogu egunen batean, baina, bitartean, beldur berberak arnasten ditugu.   Castillo Suárez Irudia: Elurre Iriarte

Jada ez

  Ez da izanen jada ez ez gara elkarrekin biziko ez dut zure umea heziko ez zure arropa josiko ez zaitut gauez izanen ez dizut musu emanen ni joatean ez duzu inoiz jakinen nor nintzen zergatik maitatu ninduten beste batzuek. Ez dut sekula jakinen zergatik ez nola inoiz ez ez egiazkoa ote zen hala zela…

Elurraren gatz usaina

Joseba Otondo, Joanmari Larrarte eta Miren Agur Meaberendako.   Badakit zeintzuk diren arrastoak uzten dizkidaten gauzak. Batzuetan esan gabeko hitzak dira. Besteetan telefono deiak desorduetan. Elurteak. Zauriak seinalatzen dizkidatenak.   Ez dakit ze arrasto uzten dudan besteengan beti nabilelako hautatzen nire begiraden esanahia. Arrangura ezkutatzeko begiak dira nireak, ezin asmatuzko kolore batekoak.   Zer garen.…

Epilogoa

  Ihes egiteko era guztien artean, gutako bakoitzak aukeratua du berea, eta zuk zeurea. Oharkabe, erabaki duzu bizitzeran gorritik metro bat atzera bizitzea, bidean seinaleak: zaindu segurtasun tartea. Badakizu, garrantzirik ez duten gauzen artean, garrantzi gehien dutenak, bihurtzen dituzula garrantzizkoenak,   Eta trenak euri tanten kontra lehertzen hasten direnean, Hutsuneak azpimarratuz Zeure burua ikusten duzu…

Askatasunaren plazenta

  Ez daukagunaren hutsunea lagun benetakoek betetzen dute. Umetan, kaligrafia-atazetan marra etenak birpasatu ahala ikurrek zentzua hartzen zutenean bezala, hautematen ari naiz bakardadearen eitea: zehatza eta garbia da, egiaren ordu ankerraren oskola eta askatasunaren plazenta.   Miren Agur Meabe Irudia: Mari Carmen Goikoetxea “Goiko”

Iraun behar duenaren alde

  Sarritan eguzkitan ere itsasertzetik pasieran udako egunik erraz eta argienetan pentsamendu ilunak darabiltza gogoan ibiltariak goragalea soseguaren ordez esker txarreko amorrua etsaien kontra lagunen kontra hurkoen kontra sasoiz kanpoko kolera egun ezin urdinagoetan   eta bakea soilik zeruertzean dago eta higatzen edo harrapatzen ez diren gauzen artean: airean, zerruan, argian, kalatxorien eta aparraren eta…