’43’ ZARAUZKO ETORKIZUNA

Zarautz kirol tradizio handiko herria da, eta bertako kirolariek eta taldeek oihartzun handia dute euskal kirolaren munduan. Herri honetan deigarria da kirol mota ugari aurki daitezkeela, eta adin guztietako pertsonek kirola egiteko aukera dutela. Futbola, eskubaloia, saskibaloia, golfa eta errugbia praktikatu daitezke beste hainbat kirolez gain. Gainera, Zarautzek goi mailako kirolari ezagunak eman ditu, hala nola Aritz Aranburu surflaria, Yuri Berchiche futbolaria, Malen Monasterio haltera eta Alex Padilla futbolaria. Hala ere, Zarautzen kirolari ospetsuez gain, gazteek ere garrantzi handia dute herriko kirol giroan.

Imanol Blazquez, Martin Blazquez, June Azkue eta Ainara Clemente

ZARAUZKO KIROLARIAK 2026-10-20

Xabier Ameztoi futbolean. 2026-08-11 MARTIN BLAZQUEZ

Zarautzen, kirolarekiko zaletasuna txikitatik hasten da. Bertan, eskola kirola oso garrantzitsua da, haurrek hainbat kirol probatzeko aukera baitute. Herriko eskoletako ikasleek elkarren aurka lehiatzen dute, eta futbola, eskubaloia eta saskibaloia bezalako kirolak ezagutzen dituzte. Horrela, haurrek kirola egiteko ohitura hartzen dute, eta, aldi berean, ikaskideak gehiago ezagutzeko aukera.

Gazteen kirol esperientzia hobeto ezagutzeko, Xabier Ameztoi 16 urteko futbolariarekin hitz egin dugu. Xabierrek zortzi urterekin eman zuen izena Zarauzko futbol klubean, eskolako lagunekin jolastea oso gustuko zuelako. Hasieran, futbola jolas moduan ikusten zuen, baina urteak pasa ahala, bere bizitzan garrantzitsua bihurtu da.

Gaur egun, Xabier jubenil nazionalean jokatzen ari da. “Kategoria honetan, hiru adin desberdinetako jokalariak elkartzen gara, eta horrek aldaketa handia ekarri dit nire kirol esperientzian” dio Xabierrek. Hala ere, oso gustura dago bere taldearekin, taldekideen artean harreman ona dutela azpimarratu du. Urte batzuk gehiago jarraitzeko asmoa du futbolean, oso gustura baitago baloi artean.

«ez dut nire burua futbol profesionalean ikusten»

Xabier Ameztoi futbolaria

Gaur egun, Xabier jubenil nazionalean jokatzen ari da. “Kategoria honetan, hiru adin desberdinetako jokalariak elkartzen gara, eta horrek aldaketa handia ekarri dit nire kirol esperientzian” dio Xabierrek. Hala ere, oso gustura dago bere taldearekin, taldekideen artean harreman ona dutela azpimarratu du. Futbolean ere harreman ona edukitzea oso onuragarria da, gero emaitza onak etortzeko eta taldeak maila hobe batera igotzeko.

Entrenamenduei dagokienez, astean zazpi ordu inguru eskaintzen dizkio futbolari. Xabierrek “ ikasketak eta kirola uztartzea ez zait erraza egiten. Batxilergoko lehen mailan nagoenez, denbora ondo antolatu behar dut, entrenamenduen aurretik edo ondoren ikasteko tartea aurkitzeko“ adierazi digu. Horrek erakusten du kirolari gazteek hainbat gauza egin behar dituztela beraien eguneroko bizitzan.

Etorkizunari begira, “ez dut nire burua futbol profesionalean ikusten “ dio Xabierrek. Momentuz, dagoen lekuan oso gustura dagoela azaldu digu. Hala ere, aukera bazuen seguraski onartu egingo zuela aipatu du, baina berak uste du ez diotela futbol profesionalean jolasteko eskaintzarik egingo.

Xabierren esperientziak erakusten digu Zarautzen kirola ez dela soilik lehiatzea edo emaitza onak lortzea. Laguntasuna, talde-lana, ahalegina eta ikasketak kirolarekin batera eramatea ere garrantzitsuak direla. Horregatik, Zarautzen kirol tradizioa mantentzeko, kirolari ospetsuez gain, egunero entrenatzen duten gazteak ere ezinbestekoak dira. Xabier bezelako hainbat mutil zein neska kirolean jarduten direla jakitea pozgarria da, hauek, Zarauzko kirola mantentzeaz arduratuko baitira.