47 – BATXILERGOAREN TXONTXONGILO

Euskal Herriko unibertsitateko sarrerako notak exigenteak izan dira beti. Azken hamarkadetan, ordea, nota honek gorabehera asko izan ditu eta honek arazo zuzena du batxilergoko ikasleen osasun mentalean. Horren aurrean, irakasleak eta ikasleak kezkatuta ageri dira.

Ane Manterola – Goiuri Soto – Haizea Unsain – Irati Murua

PRESIO AKADEMIKOA ETA OSASUN MENTALA BATXILERGOAN – 2026-10-20

Euskal Herrian, Unibertsitateko sarrerako notak nabarmen igo dira azken urte hauetan, eskaera handien ondorioz.

Batxilergoa eta Selektibitatea sortu zirenean, oso baliagarriak bihurtu ziren, gizartearen zati bat joaten zelako unibertsitatera, eta bere garaian, unibertsitate publikoak ere erabakitzen zutelako, gradu bakoitzari zenbat plaza eskaini.

Arazoa areagotu egin da, gizarte guztiak joan nahi duelako unibertsitatera, horrek dauzkan inplikazioekin. Edonork du unibertsitatera joateko aukera. Hala ere, arnas hori arnasestu bihurtu da. Ondorioz, lehen sartzen ginen plazetan jada ez gara sartzen, eta horrek eragina izan du ikasleengan ezartzen den presio akademiko eta hauen osasun mentalean.

Osasun mentalari eman zaion garrantzia handitzen joan dela dirudien arren, gaur egun hainbat faktorek hau ekiditen dute. Gizartearen funtzionamenduak adibidez, ikasketei dagokienez.

Jon Izeta, Oteitza Lizeo Politeknikoko irakaslea.

Nota bat, besterik ez

Askotan, batxilergoko garaia betirako memorian grabatuta geratzen den etapa da. Zure bizitza jokoan jartzen zabiltzala dirudien arren, sarritan entzungo dugu hori ez dela horrela, eta nota batek ez gaituela definitzen. Iritzi hauek ordea, guztiz kontrakoak dira, beraz, nori egin beharko genioke kasu?

«Oso serio hartu nuen eta orduan bai, presio hori nabaritu nuela, beti hamarraren bila joateko gose hori neukalako. Eta hori batzuetan nire ikasle batzuetan ikusten dut eta beti saiatzen naiz gerturatzen eta esaten: Lasai, ez da hainbesterako. Baina ni ere izan nintzen horietako bat» onartu du Jon Izetak.

Presioaren alde iluna

Presio akademikoak eragina du gazteengan eta ez da positiboa. Ikasleek aldaketak sumatzen dituzte euren gorputzetan. Leire Azkue eta Carla Estevezek azpimarratzen digute: «Batxilergoa egiten hasi ginenetik sumatu dugun aldaketa handiena nekea da. Goiz jaikitzeak eta presio konstantea edukitzeak nekean eragin zuzena du». Aldaketa fisikotik haratago, osasun mentalean ere eragin zuzena du. «Nire kasuan, autoexigentziaren eta presioaren ondorioz laguntzak behar izan ditut», aitortu du ikasleetako batek. 

Ikaslearen presioa hainbat eragileen ondorio da. Ikasleen helburu nagusia batxilergoan zehar nota da. Gainera, «bigarren batxilergoan hasieratik USAP edo Selektibitate hitza erabiltzen hasten dira irakasleak» diote ikasleek. Eurek azpimarratzen digute: «nire buruak ere eragiten du presio hori (nota behar dut, ez dut nire karrerara sartzea lortuko,…). Hala eta guztiz ere, iruditzen zait presio hori kanpotik datorren gauza bat dela eta batzuetan lagundu beharrean kontrako efektua egiten digutela». Aipatu bezala, presioa egunerokotasunean dugun arazo bat da eta hamarra ateratzearen pentsamendu horrek norbanakoan kalte egiten du. Ikasle batzuk hau kudeatzeko gai diren arren, «guk hemen ikasleen aurpegi akademikoa bakarrik ikusten dugu, baina pertsona bakoitza unibertso bat da eta horrek zer eragin izan dezakeen ikasketetan kasuan-kasukoa da eta askotarikoa» dio Jon Izeta irakasleak.

«Azkenean, batxilergoa gozoki pozoitsu bat bezalakoa da»

Jon Izeta, Oteitza Lizeo Politeknikoko irakaslea.

Etorkizuna bigarren lerroan

Etorkizunean, batxilergoan hasi behar duten ikasleei zenbait aholku ematea garrantzitsua dela diote, osasun mentalari laguntzeko. «Argi dago notak etorkizunerako garrantzia dutela baina gure osasun mentala aurretik jarri behar da», adierazi dute 2. batxilergoko ikasleek. Irakaslearen ikuspuntutik aldiz, «barrutik ateratzen zaizun hori egin, eta gero bizitzak erakutsiko dizu urduritasun edo presio hori ez zela hain garrantzitsua» azpimarratu du Jon Izetak.