
Zarauzko neska-mutilak lehen mailara igo ondoren herrian ospatzen. IKER LAES, 2026/09/20
Zarauzko Enbatak sekulako lorpenak eskuratu ditu denboraldi honetan. Neskek lehen mailarako igoera eta kontxako sailkapena lortu dituzte historian lehen aldiz, eta mutilek, berriz ere lehen mailarako igoera lortu dute bost urteren ondoren. Alabaina, elkartearentzat ere urte gogorrak egon ziren eta ez da haiez ahaztu behar.
Elkartearen sorrera
Elkartearen sorreran, Zarautzen bilera bat egin zuten bertako hainbat gizonek, haien artean Jexux Garmendia. Garai haietan, lan asko egitea tokatu zitzaien, baina beti muxutruk. Askotan nahiago izaten dute dirurik ez jaso bueltan. “Errespetu asko didate eta nahiago dut agurtzen nauten modu pozgarrian agur nazaten ordaintzea baino” azaldu du Xarpasek.
Etorkizuna jokoan dago eta horretarako lanean jarraitu behar da, herri guztia elkartuta eta urdinez jantzita ikusi da udara honetan eta hori pentsaezina zen duela urte batzuk Jexuxen ustez.

Jexux Garmendia “Xarpas”
SHUA OSA, 2026/10/15
Arraunaren barruko bizitza
Mutilek aurten sekulako denboraldia egin dute, zazpi bandera lortu dituzte eta sailkapen nagusian bigarren postua lortu dute.
Poz honen aurrean mutiletako patroia den Gaizka Garmediarekin jarri gara harremanetan. Aurten lortutakoaz haratago, arraunlari gisa duten bizitzaz galdetu diogu.
“Arraun Elkarteak garai batean nuen izaerari zentzua ematen lagundu dit”

Gaizka Garmendia, Zarauzko Patroia.
AITOR GARCÍA 2026/10/16
Gaizka arraunean bere aita, Jexux Garmendiak, bultzatuta hasi zen. Ez zuen zalantzarik gustuko izango zuela eta bere bizitzaren parte izatera iritsiko zela, betidanik txalupetan ibilitako mutila baita.
Gaizkak dio arrauna osasuntsu mantentzeko eta disiziplina bat izateko era bat dela. Bizitzeko modu bat den kirol gisa ikusten du eta herriari etengabe gogoratzen dio itsasoari, arrantzari eta ontzigintzari lotuta egon den herri bat izan dela. “Zarautz lehen ere mutiletan goi mailan ibili zen, hau laugarren aldia da zarautz goi mailara iristen dela, aldiz nesketan, lehen aldia da eta batzordeko kide naizenetik sekulako poza da niretzat”.
Lan guzti honek sari potoloa ekarri du: lehen mailara igoera. Kontxan sekulako agerpena egin zuten, bederatzigarren postua lortuz, San Juanen atzetik milarena eskasean amaituz. Lan txukunaren ondoren indarrak eta gogoak inoiz baino gehiago ziren eta hiru astez burubelarri sailkapena prestatzen aritu ziren.
“Playoff”-etako lehen jardunaldian bigarren postua lortu zuten iganderako bizirik irauteko aukerekin. Aresi aurre hartu zion Enbatak eta 21:03.42ko denbora egin zuen Deusturen atzetik geratuz. Bigarren jardunaldian ere ez ziren atzean geratu eta nahiz eta Deusturen atzetik gelditu lehen mailara igotzeko txartela lortu zuten.

Enbatako mutilak lehen mailara igo ondoren. IKER LAES, 2026/09/20
Neskak ez dira gutxiago izan. Hauek sei bandera lortu dituzte denboraldi osoan zehar, Kontxako sailkapena lortu zuten eta Euskotren mailarako igoera lortu dute. Ametsetako urte bat bizi izan dute eta inoiz baino gogotsuago daude hurrengo urteari ekiteko.
“Niretzat arrauna bizitzeko modu bat da“
Iratik hasiera batean ez zuen arraunean hasteko intentziorik, baina lehen aldiz nesken trainerua aterako zutela jakin zutenean arraun munduan murgildu ziren Irati eta bere lagunik onena. Beti hitz egin da arraunaz diziplina handiko kirol baten modura, “Egia da sakrifizioa handia dela, baina azkenean asko bizitzen duzun kirol bat da eta gustuko baduzu merezi du bertan murgiltzea”.

Irati Maiz, Zarauzko Arraunlaria
AINES GALAPRSORO, 2026/10/16
Kontxara gogotsu iritsi ziren neskak “Lehengo urtetik arantzatxoa gelditu zitzaigun eta lehen berezia bazen orain gehiago” azaldu du Iratik. Lehen jardunaldian Orioren aurretik gelditzea lortu zuten eta horrek bigarren astebururako motibatuta mantendu zituen neskak. Bigarren asteburuan gogotsu irten ziren arren, Oriok aurre hartu zuen eta sailkapen nagusian zortzigarren postua lortu zuten. Oso harro egin zuten lanaz eta gogotsu jarraitu zuten “playoff”-a prestatzen.
Enbatako neskak gogor atera ziren lehen paladatik eta bigarren postua lortu zuten lehen jardunaldian Ama Guadalupekoaren atzetik. Donostiarra faborito izanda ere, Enbataren atzetik gelditu zen. Bigarren jardunaldian guztia oso estu egon zen, baina azken paladetan Enbatak aurre hartu zion Donostiarrari eta Euskotren mailarako txartela eskuratu zuen.

Enbatako neskak igoera eskuratu ostean
IKER LAES, 2026/09/20

Enbatako neskak Kontxako estropa jolastu ondoren
IKER LAES, 2026/09/13
Aurten lortutakoa izugarria da baina orain ez da erlaxatu behar. Inoiz baino harrobi zabalagoa du Zarauzko elkarteak eta zaindu beharra dago.
“Beti egongo dira ateak irekita elkartean edonorentzat” azaldu du Jexuxek. Animatu elkartera eta arrauna barrutik bizitzera.
Egileak: Aines Galparsoro, Aitor García, Malen Iribar, Shua Osa eta Unai Urkiri
