NATURA MOLDATZEKO ARTEA

Bonsaiaren arteari buruz ikasten egondako 40 urteak balio izan diote Jose Manuel Guesalagari Zarauzko Artezaleak asteroko klaseetan ekialdeko jatorriko diziplinaren maisu bihurtzeko.

Ane Ugarte, Joanes Marti, Luken San Jose, Anton Royo , Joane Guesalaga

2026-10-20

Kultura gizarte baten oinarrizko elementuetako bat da, herritarren ohiturak eta pentsatzeko modua islatzen baititu. Kultura herri bateko ospakizunak, artea, musika… da. Beraz, kultura gure eguneroko bizitzaren parte da. Bestalde, kultura ez da beti berdina izan, ohiturak aldatu egin dira. Aldaketak egon arren, gure arbasoek beraien kultura transmititu digute belaunaldiz belaunaldi, gaur egun tradizio eta ohitura asko mantentzen ditugu.  

Jose Manuel Guesalaga bonsaiak dituen terrazan

“Gure mendietako batean bildutako pago-lagin bati bolumen eta forma jakina emanez, bonsai bihurtzea, dedikazioa, pazientzia eta sentikortasuna eskatzen dituen sormen-prozesua da”, azaldu digu Jose Manuelek Zarauzko bere terrazan, non mota desberdinetako 50 bonsai inguru dituen.

‘Bon-sai’ hitza japoniarra bada ere, Txinako inperioan du jatorria. Duela 2.000 urte baino gehiago sortu zen Txinan, eta penjing (paisaia erretiluan) izenarekin ezagutu zen. Hasiera batean, gizarteko eliteak bakarrik praktikatzen zuen “pun-tsai” deituriko artea, naturatik bildutakoa erabiliz, ondoren, luxuzko opari gisa bidaltzen hasi ziren zuhaitz hauek. Nahiz eta jatorria Txinatarra izan, Japonian zabaltzetik hasi zen, gero mundu osora zabalduko zena.

Jose Manueli bonsaiaren sorkuntzaren motibazioaz galdetu diogunean, emozioz kontatu digu:

“Ingurune naturaletik jasotako ale bat diamante baten modukoa da, pertsona baten eskuek mimoz tratatu, forma eta estiloa eman eta eraldatzen dutenean soilik lortzen du gu hunkitzea”. Hala adierazten du Jose Manuelek, bere terrazan ikusgai dituen bonsaiei begira.

“Arreta handia ematen zidan, hainbat herritan antolatzen hasi ziren erakusketa eta azoketara joaten hasi nintzen, beste zale batzuen lorategiak bisitatzen ere”. Zorte ona izan zuen, bere enpresan espazio propio bat zuelako, bertan ekin zituen lehen probak. Umorez gogoratzen ditu bere lehen oroitzapenak: 1982an pinu bat erosi zuenean eta nola bonsai hauek lantzean denborak hegan egiten zuenean. 

“Ingurune naturaletik jasotako ale bat diamante baten modukoa da, pertsona baten eskuek mimoz tratatu, forma eta estiloa eman eta eraldatzen dutenean soilik lortzen du gu hunkitzea”

Jose Manuel Guesalaga bonsaiak lantzen


“Artisautza edo artea da?”, galdetu diogu, eta hark zalantzarik gabe erantzun du: “Bonsaiaren artea landare bati apaingarri bat gehitzea edo lorezaintza teknika baten kontzeptutik harago doa. Mendian, bere jatorrizko lekuan, zuhaitza hautatzen duzun momentutik berarekin sortzen den lotura sormen prozesua da”. “Han bertan ikusten duzu zer egingo duzun berarekin, nola modelatuko duzun, forma horrek piezaren indarra transmititu dezan”.

Jose Manuelek nabarmentzen du bonsaiak zaintzeak eta sortzeak pazientzia eta sentsibilitate handia eskatzen dutela, baina, aldi berean, lasaitasun eta bakea ematen duela: “Lasaigarria da, atsegina”. Naturaren zikloekin eta urtaroen aldaketekin zuzenean konektatzeko aukera ematen du. Azken finean, prozesu naturalean parte hartzen duzulako. Batzuetan, zuhaitz bakar batean 75 txerto egitera iristen da.

“Urte luzez Artezaleakeko bonsai eskoletako ikasle izan nintzen, Joxe Mari Muro nire maisuetako bat izan zen, denbora pasa ala berriz, taldeko gidari eta maisu izatea eskatu zidaten. Astero biltzen gara, normalean astelehenetan, gure piezak lantzeko eta teknika ezberdinak edota zalantzak partekatzeko”.

Erakusketak antolatzen dituzten arren, Jose Manueli gustatuko litzaioke zaletasunak ikusgaitasun handiagoa izatea eta Udalak eremuak bultzatzea, horrela, herritarrek arte honetaz ikasteko aukera izan dezaten.

Jose Manuel ehun zuhaitzeko bilduma izatera iritsi da. Aspalditik ari da bere lanen etorkizunaz hausnartzen. Hainbat hamarkadatan ahaleginez osatutako obra horiek belaunaldi berrietan jarraipena izatea da bere desiorik handiena. Horrez gain, herri osoarentzat erakusketa bihurtu nahiko luke, Zarauzko eremu publiko batean integratuz, hain zuzen ere, Santa Klara monjen parkearen inguruan.