Aurreko elkarrizketak

Maite Aristegi

Maite Aristegi

Kongresurako Amaiur-en zerrendaburua

Ikusi elkarrizketa

Goizane Alvarez

Goizane Alvarez

Kongresurako PSE-ren hautagaia

Ikusi elkarrizketa

Bixente Serrano Izko

Bixente Serrano Izko

Kongresurako Geroa Bai-ren hautagaia

Ikusi elkarrizketa

Laura Garrido Kn�rr

Laura Garrido Kn�rr

PP-ko Eusko Legebiltzarreko parlamentaria

Ikusi elkarrizketa

Aitor Esteban

Aitor Esteban

Kongresurako EAJ-ren hautagaia

Ikusi elkarrizketa

Elkarrizketa Digitala

Goizane Alvarez

Goizane Alvarez

Kongresurako PSE-ren hautagaia

2011-11-17 - galderak erantzun ditu

Goizane Alvarez PSE-EEren Kongresurako zerrendan laugarrena da Gipuzkoan. Zinegotzi da Irunen. Zuzenbidean lizentziaduna da.

 ERANTZUNDAKO GALDERAK

25

G. Amaitu da elkarrizketa digitala. Eskerrik asko Goizane irakurleen galderak erantzuteagatik. Eta eskerrik asko galderak bidali dizkiguzuen guztioi. BERRIA.INFO

E. Milesker zuei. Datorren Azaroak 20 an bozka egitea garrantzitsua dela gogoratu nahi dut azkenik. Askok, erabakitze eskubideak egin didazute galde. Hautestundeak dira erabakitzeko tresna baliogarriena demokrazia batean. Ezker edo eskuin, ez du berdin.

24

G. PSOE-k bere politika ekonomikoak (langileon kontra, eta dirudunen mesedetarako) aplikatzerakoan legegintzaldi honetan krisi ekonomikoari aurre egiteko, uste duzu eragina izan duela zuen soldatak Botin eta dirudunen soldatetik hurbilago egotea langileon soldatatik baino? langile sozialista

E. Politikariok soldaka izugarriak ditugunaren pentsaketa hori usatzeko, udaletxeetan adb begiratzea besterik ez duzu, publikak dira, beste guztin soldatak ez bezala. Langile naizen aldetik, nere eskubideak eta langile guztion eskubideak bermatzeko, PSOE da aukera bakarra. Guk, negoziazioaren alde egiten dugu apustu, eta errealitate bilakatu dugu ,sindikatuen partehartzearen alde eztabaida mahaietan eta enpresariek gutxieneko arauak errespetatu behar izatea sozioaliston langileen eskubideen aldeko politiken emaitza izan da. Memoria pixka egin besterik ez dugu.

23

G. Kaixo Goizane, zer iritzi duzu Nafarroa eta EAE batzeko xedapen hori kentzearen inguruan? ados al zaude? Baserri

E. Kaixo Baserri. Aurreko beste galdera batean erantzun dut erreflexio hau. Ikus erantzuna.

22

G. Egunon; Nola ikus daiteke PP-PSOE Madrilen oposizio eta Gasteizko parlamentuan hain lagun onak izatea? Ez dauka zentzu askorik. Xabier Aparicio

E. Zentzua izatea edo ez, bakoitzak egiten duen irakurketaren araberakoa da. PSOEK pertsonak jartzen ditu politika guztien erdian; langileen babesa, pertsoek oinarrizko beharrak asetzeko diztuen baliabideak lortzeko prestakuntzak bermatzea, hezkuntza kalitatezkoa guztientzako, berdintasuna gizon emkumeen arteakoa, hiritar guztiek aukera berdinal izan ditzaten politikak mantentzea, gizartearen lehiakortasuna... eta bereziki, krisialditik guztiak batera ateratzea defendatzen dugu, INOR atzean edo bidean utzi gabe. Honetarako, edozein dela Azaroak 20ko emaitza, sozialistok eskua zabalduko diegu besteei; elkarbizitza baketsua bermatzeko zein esan duda bezala, INOR , bere jatorria, bere sexu edo bere baliabide maila edozein dela ere, babesik gabe ez uzteko. Pertsona gure politikaren ERDIAN dauden bitartean, guztiekin hitz egitea behartuta gaude; lagun edo etsaile tza artezean modu sinple horretan ez garama inora ere.

21

G. Garai berriak ireki dira Euskal Herrian, legegintzaldi honetan barkamena eskatuko du PSOE-k torturaren biktimei? Abu Ghraib

E. Terrorismo edo bortsakeria ekimenik egin duen orok barkamena eskatzea ezinbestekoa da elkarbizitza bat eraikitzeko. Bakoitzak egin duenagatik eskatu beharko du barkamena baina ez besteek egin duena pentsatzen dutenagatik.

20

G. Nafarroan murrizten ari dira euskararentzat diru-laguntzak, PSN dago gobernuan. Zergatik jarrera hori 21. mendean? Zertann lagunduko du euskara PSOEk irabazteak? Sorgin

E. Euskara gure nortasunaren zati garrantzitu bat da. Irunen esaterako euskararen aldeko politika, erkidegoan erreferentzia da. Eusko Jaurlaritza ere ez da atzean geratzen eta hezkuntzan pauso garrantzitsuak ere eman ditu hizkuntzaren alde. Lan politikekin egin den moduan, honetan ere, bien arteko ulergarritasuna ezinbestekoa da pausoak ematen jarraitu ahal izateko.

19

G. Epa!Gaur egungo krisi egoeran, nola izan daiteke zuen gobernuaren lehentasuna (inbertsiorik gutxitzeko asmorik ez duzuena) AHT-a? Gaur egun dagoen garroiabide garestiena eta estatuaren diru laguntza gabe funzionatzen ez duena. Aitor

E. Aurrekoan erantzun badut ere, apuntetxo txiki bat. Krisi egoeran ezin dugu makurtu eta etorkizunari begiratzeari utzi. Akats hori, 98an egin zuten beste batzuk, orainean bakarrik pentsatzen, eta ikus non gauden.

18

G. Jarraituko du PSOE-k OTAN-eko terrorismoa babesten Espainiako kongresuan? Gandhi

E. PSOEK ez du terrorismoa babesten, edozein dela bere izena. Elkarbizitza bermatzen duen proiektuetan parte hartzen dugu eta akordioez eraikitzako giztartean bizitzeko borroka egingo dugu.

17

G. Kaixo Goizane. Uste duzu urte batzuk barru Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea izango duela? Zuk uste duzu Euskal Herritarrok erabakitzeko eskubidea edukitzeko, eskubidea dugula? Eskerrikasko. Andoni

E. Euskal herritarrok badugu jada erabakitzeko eskubidea, Hauteskundeak deitzen dira eta gure interesak eta beharrak bideratzeko eskubide hori erabiltzea da berme handiena.

16

G. PSEk kudeatzen duen ETB2ko gaurko eztabaida politikoan (azkena kanpaina honetan)ez zaio Amaiurri parte hartzen utziko, nahiz eta ordezkaritza handienetakoa lortuko duela aurreikusten den. Beharrezkoa al da horrelako jokaera baztertzailea, demokrazia eta pluraltasun defendatzen duzuela kontutan izanik? Nola justifikatzen duzu gertaera hau? ezkerra

E. Barkatuko didazu oraingo honetan. Ez dut barrutik ezagutzen zein diren eztabaida politiko hauen arauak (izan ere, ez da azkena izango da baina ez lehena). Beraz, epaitzea ez litzateke izango bidezkoa.

15

G. Alardean emakumeak gizonekin batera eta horiek bezela pare, eskubide igualekin, partizipatzearen aldekoa zara? Lore Irungoa

E. Herriko jendeak, egun horretan jaia bakean gozatzearen aldekoa naiz.

14

G. Sinesgarritasunik izan dezake alderdi bat bere burua aurkezten duena �socialista� eta �obrero� hitzekin eta aldi berean kapitalismo neoliberalaren aldekoek agintzen dituzten politika ekonomikoak aplikatzen duena, Botin eta halako dirudunen beharrei erantzuteko eta ez langileon beharrei erantzuteko, dirudunak direnean krisi ekonomiko hau sortu dutenak? gezurrik ez

E. Barkatuko didazu baina dirudunen interesak eta horiek beste guztiok baina aukera gehiago izan ditzatzen ahalbidetzen eta defendatzen duen alderdia ez da alderdi sozialista.

13

G. Portu eta Sarasolaren inguruko epaia baliogabetu du Auzitegi Gorenak. Torturak salatu zituzten biek ala biek eta Gipuzkoako Auzitegiak kondena ezarri zien guardia zibilei. Zer iruditzen zaizu baliogabetzea erabili dituen argudioak erabilita? mikel

E. Auzitegiek bere eskumena eta beraien lana egin dezaten utzi behar dugu kasu guztietan.

12

G. Euskal Herria nazioa al da? i�ere aldekoaotlaora

E. Euskal Herria nazio kulturala dela ezin uka dezakegu, nortasun, kultura , ohitura eta hizkuntza propioa duen einean. Hori mantendu eta defendatu behar dugu. Estatu batean aniztasunak izugarri aberasten gaitu.

11

G. apa! zuek demokraziaz mintzo zarete, baina prest egongo al zinateke herriaren gehiengoak erabakitakoa onartzeko? Bestalde, euskal preso politikoei legez kanpoko neurriak aplikatzen zaizkie. Hori ere demokrazia al da? Bestalde, torturarik ez dagoela diozue, inkomunikazio egunek zer zentzu dute ba? Zergaitik ez dituzue kamerak jartzen? apa!

E. Hiritarrek aukera ezin paregabea dute datorren azaroaren 20an zer motako agintaritza eredua nahi duten erabakitzeko. Inork legezkanpoko egoera bizitzea gaitzestekoa da beti, edozein dela arrazoia eta edozein dela exekutatzen duen eskua.

10

G. Kaixo Goizane. Nire galdera da zer iruditu zitzaizuen orain dela urte batzuk egunkaria itxi zutenean? Kontrako itzik etzenuten esan eta. Estatu Espainolak eta zure alderdiak horrelako astakeriak egin eta isilik mantendu ondoren ez duzue pentsatu euskal gizarteari barkamenik eskatzea?Gaur Berria isten badute isilik egongo al zinatekete? AITOR

E. Guk ez genuen ezer ireki eta guk ez genuen ezer itxi.

9

G. Beste hauteskunde batzuk, eta beste aukera bat galduta emakumeentzat. Noiz izango dira listatan gizon eta emakume kopuru parekoa? horrelako gaiak ez daudelal agendan dirudi. Sorgin

E. Sorgin, gure erronka nagusienetariko bat da, dagoeneko legeetan isladatu dugun berdintasuna, gizartean errealitate bat izan dadila. Dagoeneko, legealdi honetan, emakumeen eskubideen alde abantailak lortu ditugu nahiz eta beste alderdien oposizioa izan. Orain, emakume eta gizon sozialisten erronka, hori praktikan jartzea da; denbora eskatzen du horrek eta etsi gabe lan egitea; lan ordutegiak, sentsibilizazioa... eta agintari postuetan emakumeak egotea baita noski. Eusko Jaurlaritzan zein gure udaletxeetan dagoen berdintasun hori beste estamentuetara eramatea lortuko dugu. Ikus Irungo udaletxea, exenplu bezala.

8

G. Orain dela 30 urte PSEn biltzen ziren Araba,Bizkaia,Gipuzkoa eta Nafarroako militanteak,zergatik defendatzen duzue orain Euskal Herriaren partizio territoriala? benegas

E. Benegas Jauna, PSEko militanteak, edozein dela gure administrazioa, proiektu baten alde egiten dugu lan. Hori bat, administrazio eta eremu bakoitzak bere bereizitasunak ditu.

7

G. Konstituzioa aldatu duzue Merkel eta Sarkozyren nahiak asetzeko, Euskal Herriaren nahia zein den jakiteko erreferendum baten bidez,prest egongo zinateke konstituzioa aldatzeko? Simon Bolibar

E. Begira Simon, agintari, politikari izatea ez da erraza. Batzutan, hainbat erabaki hartu behar ditugu gustoko ez ditugunak baina beharrezkoak direnak gizartearen onura bermatzeko.

6

G. Eguerdi on Goizane, zergatik egin behar da Abiadura Handiko Trena herritarrei beraien iritzia emateko aukerarik eman gabe? Ez al duzu uste azpiegitura garrantzitsuegia eta garestiegia dela herriari galdetu gabe "bai ala bai" egiteko? Eguzki

E. Azpiegiturek zer nolako garrantzia duten ikustea aldez aurretik ez da batere erraza. Eskerrak, baditugula herrientzako, gizartearentzako, gerora, onuragarriak izango diren proiektuak definitzeko gai diren agintariak. Ekonomiarekin , lehiakortasunarekin eta mugikortasunarekin zerikusi haundia duten azpiegiturak garatzea garrantzitsua da atzera ez geratzeko. Herritarrek beti eman ahal dute bere iritzia bau hauteskundeetan eta bai pardaidetza sustatzeko gaur egun dauden hainbat bideei esker.

5

G. Kaixo goizane, nola hasi zinen zu politikan? Ez zen erraza izango PSE-EEko zinegotzi izatea garai horretan. Animo eta zorte on! Pilar

E. Milesker. Politikan hasi nintzen nire aitak betidanik ulertu arazi didalako, gizartearen eta pertsonenganako konpromisoa izatea garrantzitsua dela. Askatasuna, berdintasuna eta elkartasunarengatik guztiok zerbait egin ahal dugula eta egunetik egunera egiten dudan lanarekin bakoitzaren esperientziak eta borondateak zerbaitetarako balio duela sentitzen dut. Gogorrena, norbiaten beharrak asetzeko gai ez zarela, eskumena edo ahalmena ez duzula sentitzea da.

4

G. Kaixo Goizane. Zer dauka eskaintzeko PSOEk ekonomia arloan PPrengandik ezberdintzen duena? Azken urteetan neurri neoliberalak besterik ez dituzue hartu. Ez al zaizue komeni alderdiaren 2. eta 3. siglak gogoratzeko boteretik banantzea? Ekaitz

E. Azken urteotan, beste Estatuk bizi duten egoeratik gure herria urruntzeko hartu dira hainbat erabaki, aukeran, hartuko ez genituzkeen erabakiak. Ekonomia arloan, PSOEK berrikuntzan, ikerketan eta lehiakortasunean oinarrituriko eredu ekonomikoagatik egiten du apustu eta ez PPk bere garaian sortu zuen modelo ekonomikoaren alde; erabaki horiek eraman gaituzte zati batean, bizi dugun egoerara; jegen anitz, formakuntza gabe, erraz agortu zen eredu ekonomikoa eta herriaren lehiakortasuna murriztu duena. Ekonomia sustatzeko, formakuntza, berrikuntza eta enpresa ertain zein txikiei laguntzak ematea da gure helburua; kontratzio kostuak murriztuz, pertsonen lehiakortasuna formakuntzaz hobetuz, (guztientzako aukera berdinak sortuz eta ez hezkuntza ordaintzeko diru hana dutenena soilik)...

3

G. Ez al duzu uste Patxi Lopezek ez duela ez gehiengo sozialik eta ez politikorik, eta beraz hauteskundeak aurreratu beharko lituzkeela? galdetzen

E. Ez horixe. Patxi Lopez Euskal Herriarentzako proiektu sozial eta aurrerakoi bat garatzen ari da eta gutxienez ahalik eta neurri handienean burutu dezan eskubidea du.

2

G. Gernikako estatutuaren aldeko apustu garbia egiten omen duzue. Inoiz transferituko ez duzuen konpetentziarik ba al da? Hala bada, ez al dago marko estatutorioa agortuta? son goku

E. Apustu honen islada nabarmenena lan eskumenen inguruan egin den transferentzia izan da. Aurrera pauso handia suposatu duen transferentzia da, Eusko Jaurlaritzari lan eta giza politikak berritzea ahabidetu diena; sistema bidezkoagoa sortuz, aukera berriak eraginez.

1

G. Uste duzu hauteskunde hautena PSEk emaitza oso txarrak ateratzen baditu (2 edo 3 hautagai) Patxi Lopezek Jaularitzarako hauteskundeak aurreratu beharko lituzkela? Sugar

E. Edozein dela ere emaitza, Patxi Lopezek euskaldunon Lehendakari bezala, frogatu du, Euskal Herria nora eraman nahi duen eta zer nolako proiektua duen bai ekonomi erloan, bai elkarbizitza arloan, hezkuntza, osasun arloan e.a. Ez dugu beste ezer kontutan hartu behar, baizik eta egiten hari den lana.

www.berria.eus 2011