Aurreko elkarrizketak

Maite Aristegi

Maite Aristegi

Kongresurako Amaiur-en zerrendaburua

Ikusi elkarrizketa

Goizane Alvarez

Goizane Alvarez

Kongresurako PSE-ren hautagaia

Ikusi elkarrizketa

Bixente Serrano Izko

Bixente Serrano Izko

Kongresurako Geroa Bai-ren hautagaia

Ikusi elkarrizketa

Laura Garrido Kn�rr

Laura Garrido Kn�rr

PP-ko Eusko Legebiltzarreko parlamentaria

Ikusi elkarrizketa

Aitor Esteban

Aitor Esteban

Kongresurako EAJ-ren hautagaia

Ikusi elkarrizketa

Elkarrizketa Digitala

Laura Garrido Kn�rr

Laura Garrido Kn�rr

PP-ko Eusko Legebiltzarreko parlamentaria

2011-11-16 - galderak erantzun ditu

Laura Garrido PPko eusko legebiltzarkidea da. Zuzenbidean lizentziatua, Zientzia Politikoetako ikasketak ere burutu ditu.

 ERANTZUNDAKO GALDERAK

14

G. Elkarrizketa digitala denbora faltagatik amaitutzat eman behar dugu. Eskerrik asko Laurari galderak erantzuteagatik, eta eskerrik asko galderak bidali dituzuen guztioi ere. BERRIA.INFO

E.

13

G. Euskal Herriko gehiengoak autodeterminazioaren alde egingo balu, zein izango litzateke zuen eskaintza gehiengo horren aurrean? Galder

E. Edozein gehiengok ditugun arauak errespetatu beharko ditu.

12

G. Bi pertsona batera bizitzeko, biek hala nahi dutelako izan behar da, aski da ordea alde baten erabakia elkarbizitza hori amaitzeko. Euskal Herriak bere kabuz joan nahiko balu Espainiako beste herriek (Castilla, Andaluzia, Asturies....) onartu beharko zuten Euskal Herriaren nahi hori? Marti

E. Gernikako Estatutoa Madrileko kongresuan aldatu behar da gure marko jurudikoaren arabera.

11

G. Egun on! Noiz kondenatuko duzue Frankismoa? Zergaitik daude oraindik PPren baitan horren kontrako hainbeste iritzi? MIEL

E. Nik diktadura guztiak salatzen ditut.

10

G. Kaixo Laura, Musika irakaslea naiz. Egungo curriculumak erabat baztertuta dauka Musika eskola-orduei dagokienean. Hezkuntzaren legea erreformatzeko asmoa duzuela entzun izan dizuet. Musikak toki gehiago beharko lukeela uste al duzu? Zenbat musika saio eman beharko lirateke astean? Kontserbategietan dagoen endogamiarekin bukatzeko asmorik bai? Eskerrik asko Urtzi

E. Nik musika ikasketak ditut eta uste dut komenigarria izango litzatekeela musika ordu gehiago sartzea kurrikulumetan. Musika jakiteak sensibilitate handiagoa ematen dizu.

9

G. Uste duzu immigranteek delinkuentzia maila altuagoa dutela? Eta bertakook baino diru-laguntza gehiago jasotzen dituztela? Zein neurri hartuko zenituzke? bilbotik

E. Delinkuentzia ez da arraza kontua. Diru-laguntzak behar dutenei ematea bermatu behar da. Horretarako baldintzak betetzen direla egiaztatu behar da.

8

G. Garrido Anderea. Miresgarria iruditzen zait zure euskara ikasteko grina, entzuten zaitudan aldiro nabaritzen baitut hobekuntza nabarmena. Zerk bultzatu zaitu euskara ondo ikasteko hainbeste lan egitera? Ez al zara arraro sentitzen zure alderdikide gehienen artean? Nola ikusten duzu euskararen egoera? Be�at

E. Ikastolan ikasitakoa naiz eta pertsona publikoa naizenez, behartuta nago ondo hitz egitera eta ahalegin guztiak egiten ditut. Azken finean nire hizkuntza da.

7

G. Kaixo Laura, Jakin badakigu tortura kasu gehienak, guztiena ez esatearren, ETAren ustezko manual batean oinarrituak daudela zuen ustez, eta nire galdera da: Nola da posible indar polizialen aurka hain sutsuki ETAn aritu diren hoiek, atxilotu ondoren, inkomunikatuta dauden bitartean, indar polizial horiekin kolaboratzea? Ez al zaizu bitxia iruditzen hain maltzurrak diren terroristak bapatean poliziaren esku erortzean aingerutxoak bihurtzea? Ez al da kontraesankorra atxilotu horiek inkomunikatuta dauden bitartean autoinkulpazioak sinatzea eta ondoren epailearen aurrean ukatzea? Mila esker zure erantzunagatik. Inigo

E. Hemen legea guztei aplikatu behar zaie. Abusuak baldin badaude, Zuzenbide Estatu batean gaudenez salatu ahal daitezke.

6

G. Nola sentitzen zara berria bezalako egunkari batean elkarrizketa bat onartzen? jakingo duzun moduan zure alderdiak bultzatu zuen Egunkaria auziaren nondik norakoak eta orain auzi ekonomikoa datorkiela ganera, nola jokatuko du PPk boterera ailegatzen bazarte pedro quintana lopez

E. Hemen daukazue froga, nirekin ari zarete hitz egiten.

5

G. Egun on, Laura: Zergatik bozkatu beharko nizuke? Zer proposatzen duzu Euskadirentzat Madriletik? (Zehazki hizkuntza, ekonomia eta iparraldeko integrazioarekiko) Jose

E. Krisi ekonomikoa beste era batean kudeatzeko, izan ere, hauxe da gehien kezkatzen gaituen gaia.

4

G. Eguerdi on Laura. Nondik dator zure alderdiak euskararekiko duen gorrotoa? Zein da horren arrazoia? Zer egin dizuegu euskal hiztunok? Komunikabideetan ere zu zara euskaraz aritzen den PPko bakarra. Herritar bat

E. Hori ez da egia. Hemen euskara tresna politiko bezala erabili da eta horrek euskarari ez dio mesederik egin. Euskara guztion ondarea da. Gero eta jende gehiago dago Alderdi Popularrean euskaraz hitz egiten duena.

3

G. PP-k bultzaten duen kapitalismo neoliberalak porrot egin du mundu osoan, krisi honek argi utzi duen bezala, ez litzateke hobea izango sistema aldatzea, eta ez bere gestoreak, zuek proposatzen duzuen bezala? Marx

E. Ez da eredu kontua, gauzak nola kudeatzen diren baizik. Alderdi Sozialistak krisi ekonomikoa gaizki kudeatu du. Hasieran ukatu egin zuen, gero ezkutatu eta azkenean inprobisazioa eta murrizketak etorri ziren.

2

G. Euskal Herrian, gehiengo argi bat independentziaren alde egongo balitz, Konstituzioak,ejercitoaren bitartez, ixten dituen bideak irekitzeko prest dago PP, gehiengo horren nahia errespetazeko? SimonBolibar

E. Edozein aldaketak gure marko juridikoa errespetatu beharko du, eta marko juridikoak zehazten dituen prozedura.

1

G. Garai berriak ireki dira Euskal Herrian,elkarbizitza sendotzeko bidean, prest egongo litzateke PP, barkamena eskatzeko torturatuei? Abu Ghraib

E. ETAk egin duen adierazpena albiste ona izan da. Momentu itxaropentsu baten aurrean gaude. Euskal gizartea izan da garailea demokraziarekin batera. Zuzenbide Estatu batean gaudenez bermeak daude abusuak erreparatzeko.

www.berria.eus 2011