Etxerik gabeko ene amodioa

 

Etxerik gabeko ene amodioa.

Etxerik gabeko ene amodioaren itzala.

Etxerik gabeko ene amodioaren itzala zeharkatzen duen bala.

Etxerik gabeko ene amodioaren itzala zeharkatzen duen bala estaltzen duten hostoak.

Etxerik gabeko ene amodioaren itzala zeharkatzen duen bala estaltzen duten hostoak idokitzen dituen haizea.

Etxerik gabeko ene amodioaren itzala zeharkatzen duen bala estaltzen duten hostoak idokitzen dituen haizean errotzen diren ene begiak.

Etxerik gabeko ene amodioaren itzala zeharkatzen duen bala estaltzen duten hostoak idokitzen dituen haizean errotzen diren ene begietan ispilatzen den ene amodioa

 

Maria Merce Marçal
Itzulpena: Itxaro Borda
Irudia: Rula Sibai

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer