Iparraldeko neska

 

Inoiz bazoaz iparraldera

Haizeak muga astintzen duen lekura

Oroitu ni behin hango izan nintzela

Han bizi baita nire maite minena

 

Inoiz bazoaz elur-maluten garaian

Udara erreketan izozten denean

Arren begira ezazu nahiko bero baden

Bere berokia haize zakar harentzat

 

Arren ikus ezazu nire begientzat

Bere ile luzea oraindik luze den

Kizkur erortzen zaion bularrean

Halaxe oroitzen du nire barruak

 

Inoiz bazoaz iparraldera

Udara erreketan izozten denean

Arren ikus ezazu nire begientzat

Han bizi baita nire maite minena

 

Bob Dylan
Itzulpena: Anari
Irudia: Milada Vigerova

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer