Orbel zaku bat

 

Ez dizut postal gehiago bidaliko atzerritik.

Ez duzu nire minaren geografia zertan ezagutu.

 

Demagun zutaz gogoratzen naizena Candem Street-en

nire bila nabilela Mourarian.

Ez da erraza aitortzen, badakizu.

 

Hotz jokatzen dut urrutitik,

babes bila, defentsan,

ez nadin ahul azaldu, tristeegi.

Bestelakoa litzateke izar bat eta zazpi musu entregatzea,

ez orbel zaku bat.

Ez da erraza aitortzen, ez nuke jasango.

 

Nola deskribatu zure zilborretik aldenduta atzerria,

Du Bellay-n etxerako denbora zenbatzen.

Zer esan barrenak urratu gabe.

 

Samurragoa da galerna

hondoratzera goazela irri egiten baduzu.

 

Jon Benito
Irudia: Iaio Arratibel

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer