Herria non grata

 

Ez dakizu zergatik gutariko bakoitzak

Automutilatzea duen amets

Haragi puska odoltsua

Bihurtzeraino

Aitaren etxea zutik

Iraun dezan.

Harrizko herriko

Olerkari kuttunaren

Hitzak

Hautematean

Egoeraren ankerraz

Jabetzen zara.

 

Ez duzu etxerik

Nahi

Ez duzu aitarik

Nahi

Zer egin marrakatzen dizuten

Hilotz ibiltariez

Lepo zaude.

 

Euskalmeten agiria

Aski duzu

Goizeko seietan

Haizeak nondik

Nora

Ufatuko duen

Jakiteko.

 

Ez duzu etxerik

Nahi

Ez duzu aitarik

Nahi…

 

Itxaro Borda
Irudia: Verne Ho

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer