Burua kentzen

 

Badira

emakume azalak

ezkata usaina baino itsaskorragoak

Badira

barrua nola hustu jakiteke

urdailera zuzenean doazen esku emeak

Badira

amantalean batzen diren odolak

Badira

senarraren begirada duten arrainak

Badira

arnasestuz erauzten diren zakatzak

Badira

olatuen dardara duten gorputzak

Badira

maitale desleialarekin bezala

itsasoarekin oheratzen direnak

Badira

arrainei beraiena balitz burua kentzen dieten

emakumeak

 

Leire Bilbao
Irudia: Jairo Alzate

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer