Denborak sendatzen du omen

 

Denborak sendatzen du omen —

Baina Denborak ez du inoiz sendatu —

Benetako mina handiagotzen da

Zainak bezala, urteekin —

 

Denbora arrangura froga bat da —

Baina deusen konponbiderik ez —

Hala bada, zera demostratzen du

Ez zela inon Gaitzik egon —

 

Emily Dickinson
Itzulpena: Angel Erro
Irudia: Dylan Luder

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer