Beldurra

 

Beldur ematen didate

Ezezagunen bizitza esaldi batean laburbiltzen asmatzen dutenek

Bezperako urtebetetze-tartek

Besteen ametsek

Hotel batean auto elurtu batekin agertzen direnek

Besterik ezean etorkizuna eskaintzen dizutenek

Negarraz beste egiten dutenek

Kanta tristeak sinesteko prest daudenek

Behar baino oroitzapen gehiago dituztenek

Eta ni bezalako pertsona isilek

 

Castillo Suárez
Irudia: Milada Vigerova

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer