Igande goiza

 

Ez dakit non nagoen, baina badakit zure zilborra aurkituko dudala eta bertan geratuko naizela bizitzen. Nire oinek ez dituzte zebra-bideak berriz ere ukituko. Igande goiza izanen naiz. Armairua gameluz beteko dizut eta, ohartzen zarenerako, uda betean izanen gara desertua gurutzatzen liburuz betetako maleta banarekin.

 

Ezer ez da bere tokian egonen: gure bihotzek beste batzuen bular-kaioletan jarraituko dute. Hala ere, ez da gure eztarriko malenkonia sumatuko.

 

Ez gaitu inork begiratuko. Haiek ere berea ez den bihotza daramatelako soinean, ohartu ez badira ere.

 

Castillo Suárez
Irudia: Katrin Ginea

Post navigation

Utzi erantzuna