Herentziak

 

Nire birramonetako bat itsua zen.

 

Ez zekien frantsesez,

eta kortxoarekin elurra irudikatzen zuen,

nik, petite fille, aurrez sumatzeko neguaren kolorea eta mina,

bakardadeak orkatilak urratzen dizkizunean.

 

Ondotik kontatu zidaten bera ere ez zela ezkondu

bere leihora bila joaten zitzaion gizonarekin.

 

Madarikatua emakume tristeen herentzia.

 

Sara Herrera Peralta
Itzulpena: Castillo Suárez
Irudia: Abigail Keenan

Post navigation

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer