Autobio

 

Esan zidaten:

—Edo gurdira igotzen zara

edo gurdiari bultza egin beharko diozu.

 

Ez nintzen igo ezta bultza egin ere.

Bide bazterrean jesarri nintzen

eta nire inguruan,

behar zuen garaian,

mitxoletak sortu ziren.

 

Gloria Fuertes
Itzulpena: Josu Landa
Irudia: Annie Spratt