Arratsalde euritsu batean

 

Gizonik ez uki!

–ez, ez dut ukituko!

Gizonik ez begira!

–ez bizialargun naiz eta

zurea ez den gizonik ez laztandu!

–ez, ez dut laztanduko

zurea ez den gizonarekin ez etxeratu

–ez, ez naiz etxeratuko

gizonekin eskandalarri ez izan!

–ez, ez naiz izango

zurea izan ez den gizonaren ohekide ez izan

–ez, ez naiz izango

gizonik ez maita!

–ez, gizonik ez dut maitako

 

maitasuna isuririk

ahizpa eta biok

ohekide bihurtu ginen

arratsalde euritsu batean

 

Amaia Lasa
Irudia: Jayden Yoon