Giza materialak irla izateko

 

Bestalderaka jarrita amua galdera-ikurra bada,

maitasunari buelta emanda ez da gorrotoa agertuko,

banatzea baizik. Bereiztea, ez herra.

Izan ere, maitasunak eta gorrotoak elkarrekin

zerikusia badute bien indarragatik da.

Biek dute lotzeko eta lotuta mantentzeko

indarra: maitalea maitatuarekin, gorrotoa duena

gorrotatuarekin.

 

IƱigo Aranbarri
Irudia: Samuel Zeller