Hilabetea: azaroa 2018

Gure bizitzako urterik onenak

  Egiaren bat atzeratu. Gezurren bati aurrerantz bultza. Intuizio eskukada bat erein. Ausardiari maldan behera joaten utzi. Amodioren bat itsu-itsuan sinestu. Zalantzaren bat desaktibatu.   Mozkortu, erre eta amorrua lasterka hustu.   Eta ezer ez dakizula eskuetan lehertu.   Harkaitz Cano Irudia: Jon Urteaga Linazasoro  

Zure etxera noa

  Zure etxera noa, bidean gora noa babeslekura. Emaidazu gakoa, behebarrukoa, han itxaroteko urrats ezagunen ttipi ttapa.   Eguzkiak irten du, behingoz aske neguko bihotzetik. Goazen erreka aldera, etxetik behera, euriteen ondoren zure baratzean zer dagoen.   Zure etxera goaz, bidean gora goaz hasiberrien pozaz, baratza da eder-eder, erreka aldea ere, munduak badu onik egin…

Izen ezabatuak

  Gure aita pixkana-pixkana joan zen galtzen hizketarako gaitasuna. Izenekin hasi zen. Bere burmuinak, guk uste ez bezala, ez zituen lehenbizi ahantzi adberbioak edo izenordeak edo adjektiboak, ezta preposizioak ere, izenak baizik.   Sagarrak utzi zion sagarra izateari, edalontzia hori izatera pasatu zen, eta hurbiltzen zirenek ez zuten jada izenik.   Heriotza, poliki, bere lana…