Egun finlandiar bat (Garikanorekin hizketan telefonoz)

 

Egun finlandiar bat

Egun finlandiar luze bat

Berrogei egun arrunten

Luzerakoa behar dut.

 

Egun finlandiar bat nahi nuke

Zurekin hizketan jarraitzeko

Aztertzeko nola bizi

Paradisutik kanpora

 

Finlandiako zerua urdina da

Eta udaran are eta urdinago,

Eguzkiak laranja bat ematen du,

Eta ilargiak berdin, beste laranja bat.

 

Egun finlandiar bat nahi dut,

Egun finlandiar luze bat.

Laster aurkituko dugu, maitea,

Paradisuaz kanpora bizitzeko modua.

 

Bernardo Atxaga
Irudia: Amaia Elizagarate