Bidaldia

 

Maite, desiratu,

niregandik zuregana noa.

 

Tokialdatzea du

maitasunak premia.

 

Maitasunaren aukera bakarra

niregandik zureganako joan-etorria,

niregandik zureganako bidaldia.

 

Tokialdatzea du

desirak gauza.

 

Maitasunak, zentzurik muturrekoenean,

norberaren deuseztapena

norberaren ausentzia dakar.

 

Desagertzea,

maitatzeko modurik erradikalena.

 

Zu (ni bezala) izaki osoa zara,

ezer falta ez duzuna.

 

Mari Luz Esteban
Irudia: Durangoko Azoka

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer