Zuhaitz batean dagoen haurrari

 

Oskar Alegriari

 

Zuk beste inork ezagutzen ez duen
zumiriki bateko biztanle bakarra zara,
haizearen uhinez
eta hontz zuri baten hegalek
ozta ukitutako isiltasunaz inguratua.

 

Golde hautsi bat dakusazu
eta garia jotzeko makina bat, zeinaren eskeletoak

eguzkiarean azken distira bat ahalbidetzen baitu.
Uda txorimalo bihurturik dakusazu,
zeinaren amesgaiztoek ereintzak larritzen baitituzte.
Ubidea dakusazu, non zure lagun desagertuak
nabigarazi zenuen paperezko ontzia hartu baitu hondotik.
Herria dakusazu eta alor hedatuak
silabarioaren orriak bezala
non egun batean jakingo baituzu zoriontasunaren istorioa irakurri zenuela.

 

Biltegizaina leiho-ateak ixtera irten da.
Baserritarraren alabek oilategian sartu dituzte oiloak.
Arrain arraroen begiek
larderiaz begiratzen dute zerutik.
Lurrera itzuli behar da.
Zure zakurra jauzika datorkizu.
Zure zumirikia gauaren itsasoan hondoratu da

 

Jorge Teillier
Itzulpena: Eneko Aizpurua
Irudia: Yago Gonçalves

 

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer