Piztien hizkuntzan

 

Piztien hizkuntzan mintzo nintzen.

Lainopean ezkutatzen den behorra bezala,

egunak ematen nituen desagertuta.

Adarrei bakarrik uzten nien azala ukitzen.

Dar-dar egiten nuen euripean.

Gutxi ziren gordetzen nituen oroitzapenak,

doi-doi zuregana bueltatzeko behar nituenak.

Animalia otzan baten gisan hartzen ninduzun bueltarakoan,

errukiz eta nahigabez.

Oinutsik elurretan.

Jakin gabe zer egin ez zeneukanarekin.

 

Castillo Suárez
Irudia: Hernan Sanchez

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer