Nire lehen liburutegia

 

Kaoba gorrizkoa zen

eta ateak

kristal ilunekoak zituen

lakazko ertz

zuriekin.

 

Metro bat altueran

bider metro eta erdi zabaleran.

Hogeiko hiru apal.

 

Lurrezko eltzetxoa hautsi genuen

eta urtarrileko arratsalde oso bat eman

hura erostera joateko.

 

Laster hasi ziren etxera iristen Albert Camus. William

Faulkner. Virginia Woolf. Victor Català. Carson

McCullers. Eta James Joyce eta bere Artista

nerabe baten erretratua,

ultzera bat eragin zidana

luman.

 

Pixkanaka joan zen

altzari izateari uzten

eta Santutegi bilakatzen.

Liburutegia.

 

Gaueko errezoak

zuraren bihotz irekiaren aurrean egiten nituen

ez oheburu gainean begi zurituekin zetzan

Jesusen Bihotzaren aurrean.

 

Ama ere

sekula libururik ireki gabea

debozioz betetzen zuen. Liburutegiak.

 

Liburuak pobreen etxe batean!

 

Zintzo zaintzen zuen hautsa

sar ez zedin zirrituetatik eta papera inbaditu ez zezan.

Liburuetako sitsak

letrak jan ez zitzan.

 

Aita berriz harrotasunez ibiltzen zen

aurretik pasatzean.

 

Pozik aukera izan zuelako

itsasoa erosteko alabari

 

Antònia Vicens
Itzulpena: Monika Etxebarria
Irudia: Elurre Iriarte

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer