Hotza da, besterik ez

Ezin duzu irudikatu ere egin 

une horren handitasuna:

Nire azal gainean

izotz geruza fin bat deskubritu dut.

Laukidun folioen marrak

Tipexarekin ezabatzen ditut,

hirina botatzen dut

ordenagailuaren teklatuaren gainean,

amairua betetzen duen arropa guztia

lixiba kontzentratutako pertza batean

murgiltzen dut.

Ezin dut elurra ikusteko

zain egon.

Anna Gual
Itzultzailea: Castillo Suárez
Irudia: Robin Yang