Amodio hil batetik

Amodio hil batetik geratzen da

Denbora astun usadiozko bat

Non keinuak estropezuka baitabiltza

Urtean harat eta honat

Amodio hil batetik ez da geratzen

Oroitzapenik batere

Iraganak amore ematen du

Orainaldiak irentsirik

Eta denboraren itsasontziek

Zorrotz eta astiki

Urrunera dute eramaten

Amodio hil batek ez baitu uzten

Gugan haren potreta

Luzamendu azkengabearena

Egitate bat besterik ez da

Eternitateak ahantzi duena

Sophia de Mello
Itzulpena: IƱigo Roque
Irudia: Guido van der Werbe