Hilabetea: otsaila 2023

Zedarritze-ariketa bat

Zer da bihotz bat taupadarik ez badu. Zer da zure baitatik erauzten dizuten hori, bere aitari betiko lotuko zaituena nahi ez baduzu ere. Fetu ilun, txiki eta likin bat, odol eta mintzen artean igerian. Biluzik zaude anda batean, ume jaioberrien argazkiez inguratuta. Eskutik heltzen dizu abandonatuko zaituela erabaki duen gizonak. Arduraz apuntatzen du hartu behar…

Zuhaitzak

Barruko zuhaitzak kanpora doaz, basora hainbeste egun hutsik egon den baso horretara non ezin zen txoririk pausatu ez intsekturik gorde ez eguzkiak ere oinak itzaletan sartu; baso hori, hainbeste gau hutsik egona, zuhaitzez beteta egongo da goizerako. Gau guztian sustraiak lanean portxeko zoruko arrakaletatik askatu nahian. Hostoak tenk kristalerantz adaxkak zurrun eginahalaren eginahalaz adar luze…

Absentzia negu era bat da

Elurretan garaitutako gizon baten gorputza bezala,abestiak izozten dituen negu horrekin berarekinarratsaldea gau bihurtzen denean auto baten irratian,telegramak bezala, ahots zauritua bezalagaueko telefonoak gurutzatzen dituena,itsasargi batek gurutzatzen duen bezalaxelehorreko txalupen malenkonia,zalantzak eta ziurtasunak bezala,leihoko nire silueta bezala,horrela min ematen du gau batek,zure falta dudan negu horrekin berarekin,zuri utzi nauen elur horrekin berarekin, dena ahazten baitzaitzu gogoratzen…

Iraun behar duenaren alde

Zer esan nahi dute lore urdinek sasietan eta asunen artean. Zeren seinale dira tximeleta zuriak eta tximeleta iluna. Zer iragartzen dute benetan, zer txoriak eta katuak bide-ertzean hilak. Zeri eskaini kantu bat. Zer isildu. Nola jakin nola jardun nola paratu behar —beti— iraun behar duenaren alde. Jon Gerediaga Irudia: Elurre Iriarte

Laino gorriak

Batzuetan gure baitan paisaia urratu bat daramagu. Lorategia zena belar txarrek hartu dute,  hesi hautsiek, iratzeek, lurrean dauden adaxkek. Lorategi abandonatu bat daukagu barrenean, eta ez dakigu noiz arte bizi ahal izango garen beste batzuen oroitzapenetan ezinezkoa zaigulako landareen hizkuntzan mintzatzea. Batzuetan bizitzea urpean geratutako herri batera bueltatu nahi izatea da. Urtegia hustu eta etxerako…