Absentzia negu era bat da

Elurretan garaitutako gizon baten gorputza bezala,
abestiak izozten dituen negu horrekin berarekin
arratsaldea gau bihurtzen denean auto baten irratian,
telegramak bezala, ahots zauritua bezala
gaueko telefonoak gurutzatzen dituena,
itsasargi batek gurutzatzen duen bezalaxe
lehorreko txalupen malenkonia,
zalantzak eta ziurtasunak bezala,
leihoko nire silueta bezala,
horrela min ematen du gau batek,
zure falta dudan negu horrekin berarekin,
zuri utzi nauen elur horrekin berarekin, dena ahazten baitzait
zu gogoratzen ikasi behar badut.

Luis García Montero
Itzulpena: Castillo Suárez
Irudia: Aleksei Min