1 “Behar baten aurrean sortu genuen ZEGA”

Aurten uztailaren 30ean, Zarauzko Euskaltzaleen Gazte Asanblada sortu zen, euskara sustatzeko asmoarekin. Herrian euskararen presentzia handitzea eta gazteek euskararen egoera kritikoaz kontzientziatzea da beraien helburu nagusienetako bat. Horregatik, aurrerapausoa ematea erabaki dute. Zarautz Euskal Herriko arnasgune bihurtu nahi dute, euskara kaleetan sustatuz.

Amets Eleta – Elaia Etxeberria – Markel Malmasoro – Malen Vera

GAZTEAK – 2026-10-20

Izar Bastarrika, Bittor Argiñano eta Ania Legorburu. ZEGAko kideak Zarauzko gaztetxean 2026-10-14

Hasieratik, ZEGA sortzearen ideia lagunartetik sortu zen. Bilbon ikasten duten lagun zarauztar batzuek afari bat egitean, hango euskararen egoeraz hausnartu zuten eta kezkatuta zeuden errealitate hori Zarautzera iristeaz. Han euskara hutsean bizitzea praktikoki ezinezkoa dela aitortu dute eta beldur dira joera hori Zarautzera iristeaz. Horregatik herria aktibatzeko ekimen bat sortu nahi zuten. Baita ere, azkenaldian auzi ezberdinak euskara zapaltzen ari direla iruditzen zaie ZEGAkoei eta horrek motibatu egin dituzte ekimen hauek sortzera. Inguruko beste herri batzuek ere horrelako ekintzak eta taldeak sortzen hasi dira, Zarautzen sortutako eta gazteentzat bideratutako asanblada bat nahi zutela konturatu ziren.

”Batez ere gazteak saretzea izango litzateke gure helburua” azpimarratu zuen Izar Bastarrikak. Haien helburua lortzeko ekintza ezberdinak egin dituzte  “baina beti euskaraz” baieztatu zuten ZEGAko kideek. Haien hurrengo proiektua aurkeztu zuten; Gazte olinpiadak. “Gazte olinpiadez gain, gaztetxeari eta herriko hainbat espazioei erabilpena emango diegu hainbat aisialdi ekintza, hitzaldi eta kontzertu eskeiniz” adierazi zuen Ania Legorburuk.

“Zarautzen gazteen artean euskararen presentzia nabarmena da, baina esparru batzuetan gaztelania erabiltzera behartuak gaude” adierazi digu Bittor Argiñano. Esaterako, parrandan, tabernetan zein jatetxeetan giro euskalduna ez dago bermatuta. Horren arrazoietako bat turismoa da, beti egoten dira kaleak ingelesari eta gaztelaniari bideratuak. Bestalde, gazteek ez dituzte euskararen gaineko ardurak hartzen, “guretzat hitz egiteko hizkuntza erosoena ez ezik kulturaren zati handi bat da” adierazi digu Ania Legorburuk.

«Zarautzen gazteen artean euskararen presentzia nabarmena da, baina esparru batzuetan gaztelania erabiltzera behartuak gaude»

Bittor Argiñano

ZEGAren lehen asanblada Zarauzko gaztetxean. Iturria: Instagram @zegazarautz

Sortu eta hilabete batera, lehen asanblada konbokatu zuten, irailaren 8an 12:00tan Hiruputzu Gaztetxean.“Giro oso ona, eta parte-hartze handia zegoen” esan digute ilusioz beteta ZEGAko kideek. Dinamika batzuk talde handian egin zituzten eta geroago talde txikietan banatu ziren haien kezkez mintzatzeko. Asanblada horretan, gazteek haien zalantza guztiak argitu zituzten. “Beti lau katu berdinek antolatzen ditugu ekintza hauek, baina lehen asanbladan, inoiz baino gazte gehiagok hartu zuten parte ” esan zuen Izar Bastarrikak. 

Asanbladetan proposatutako ekintzetako bat, gazte olinpiadak dira. Hiru hilabetetan hilabetero astebukaera batean jolas batzuk antolatuko dituzte  ZEGAko kideek, euskera sustatzeko.  Azkenenengo astebukarean azken olinpiadekin batera gazte eguna ospatzeko asmoa dute. Bertan, herri bazkari bat eta kontzerturen bat antolatuz. Ekimen indartsu eta deigarri honen bidez, gazteak batu eta euskararen arnasgune bat eraikitzea  izango litzateke haien helburua. Izen-emateko epea zabalik dago urriaren 25 arte.