Ohiko aisialditik haratago, bestelako kultura eta harremanak sustatzen ditu Hiruputzuk.
Lierni Aramendi Arzalluz – Irati Diaz de Otalora Elizasu – Iñigo Feijoo Larramendi – Mikel Prieto Olascoaga – Beñat Zuloaga Giraudo
HIRUPUTZU GAZTETXEA – 2026/10/20

Gaztetxeak hutsunerik ez egoteko sortu ziren, eta gaur egun helburu berarekin jarraitzen dute. Euskal Herrian hasi ziren egiten, gazteentzako tokirik ez baitzegoen eta gazteek beren kabuz kudeatu zezaketen gune baten beharra zegoelako. Mugimendua 70. hamarkadan hasi zen, Franco hil ondoren gazteria OJEren (Organizacion Joven Española) egoitza frankistak okupatzen hasi zirenean.
Topaleku hauek arrakasta izugarria izan zutenez, gaur egun, hemengoen ereduaz baliatuz, beste leku batzuetan sortzen hasi dira. Gainera, Euskal Herrian 200 gaztetxe eta gazte asanblada inguru aurkitzen dira eta hazkundea etengabea da.

Hiruputzu gaztetxea 2023an sortutako Zarauzko gaztetxea da. Urte askoz, Putzuzulo Amets fabrika izan zen herriaren gazte mugimenduaren topagunea. Gaztetxe zaharra 2022an eraitsi ostean, 2023an gaur egun den Hiruputzu gaztetxea sortu zen. Gaztetxe zaharra itxi eta Hiruputzu gaztetxea irekitzeak, aldaketa intergenerazional izugarria sortu zuen. Orain, gaztetxea, toki irekiago bat da eta eragile gehiagok parte hartzen dute, adibidez, Lege Berria, Danda Gazte Asanblada, ZEGA etab.
Eragile hauekin elkar lanean ibiltzean, hainbat ekintza desberdin antolatzen dituzte, besteak beste, kontzertuak, antzerki kolektiboak, hitzaldiak… Nahiz eta ekintza ezberdinak egin, helburua beti berdina da; gazteentzat espazio eroso, seguru eta dinamiko bat sortzea. Beñat, Gaztetxeko partaidearen hitzetan “Nahiz eta proiektu berriak buruan eduki, helburuak berdina izaten jarraitzen du, eremu atsegin bat sortzea, kezkak bertan partekatu eta elkar mobilizatzeko.”
HIRUPUTZUTIK HERRIARENTZAT
Gaztetxeko kideen arabera, Hiruputzuko espazioek aisialdia ulertzeko eta bizitzeko beste eredu bat eskaintzen dute. Herriko gazteek antolatzen dituzte bertako ekimenak, Zarauzko ohiko taberna eta diskoteketan aurki daitezkeen musikatik eta dinamiketatik desberdinak diren proposamenak eskainiz, euskarari eta euskal kulturari garrantzi berezia emanez. Horrez gain, tokiko talde txikiei eta herriko artistei ikusgarritasuna ematen diete, haien lana sustatuz eta herriko kultur eskaintza aberastuz.
GAZTETXETIK EGUNEROKOTASUNERA
Aitorrek zihoen bezela “Ni 16 urterekin gaztetxera hurbildu nintzen, bertako atmosfera nolakoa zen ikustera. Bertan izugarri ondo pasatzen nuen, konpromezurik gabe, baina aldi berean partaideen kolaborazio handia somatu nuen eta horrek asko erakarri ninduen beraiekin batera lan egitera”. Gazte asko festa giro baten bila joaten dira gaztetxera. Hara hurbiltzean eta bertako antolatzaileen partaidetza eta besteekiko hurbiltasuna ikusteak, gaztetxearen parte izateko grina sortzen du. Jendea, pixkanaka, antolamendu honen parte izaten hasten da.
Nola antolatzen zarete eta nola hartzen dituzue erabakiak?
Zarautzen eragile ugari daude eta bakoitza gai desberdinak lantzen jarduten da. Horregatik, bi astean behin gaztetxe asanbladan eragile guztiak elkartzen dira bilera egin, erabakiak hartu eta denen artean koordinatzeko. Horrez gain, gazte asanbladakoek ere erabakiak hartzerako momentuan parte hartzen dute.
Etorkizunerako ze helburu ditu gaztetxeak?
Kurtsoka antolatzen dira. Kurtso honetan, zehazki, gazte asanbladaren 10. urteurrena ospatuko da, horri forma ematen ari dira egitarau zabal bat osatzeko esperoan. Gainera, bertsio gaua bezalako egitarauak antolatzen dituzte urtero. Ekitaldiak gazte musikoei bultzada ematen die. Aurtengoa, abenduaren 18an ospatuko da eta urtero bezala emozioz beteriko egun borobila espero dute.
«Ongi etorriak zarete Hiruputzu Gaztetxera»
Nerea, gaztetxeko antolatzailea
Hiruputzu Gaztetxeak asanblada guztiz irekiak egiten ditu urtean zehar. Bertara Zarauzko gazteak guztiz gonbidatuta daude. Halaber, irakurle taldea eta antzerki kolektiboa bezelako taldeak dituzte eta guztiz irekiak izaten dira edonorentzat. Beraz, gerturatuz gero edonor sartu daiteke.
