Laugarren azalberritzea

 

Marea igotzen denean estutzen den hondartza horren moduan estutzen bizitza.
Eta hitz haien beste aldean, sumatu baino egiten ez zenuen norbait.

 

Barkatzeko eskatzen zenion zeure buruari agian egin ere ez zenituen hainbat gauzengatik.
Eta ahazteko eskatzen zenion egin zenituen beste hainbatengatik.

 

Eta orduan zu. Beste zu.

 

Anari
Irudia: Azrul Aziz

Utzi erantzuna