Aholku permanenteki pertinentea

 

Karriken alde bietara begiratzen
irakatsi zigun amak
arrebari eta bioi.
Kuartelen inguruak saihesten
erakutsi zigun,
badaezpada ere.

 

Gauza materialei balioa kentzen
erakutsi zigun amak
arrebari eta bioi.
Eta kuartelekoa ez,
beste edozein bide hartzeko
esaten zigun sarri.

 

Telebistak dioena zalantzan jartzen
irakatsi zigun amak
arrebari eta bioi.
Kuartelen aurretik ez pasatzekoa
gogoratzen zigun,
bide batez.

 

Elkar laguntzen eta babesten

erakutsi zigun amak
arrebari eta bioi.
Baina kuartelena nabarmentzen
zuen temati,
badaezpada ere.

 

Unai Maleski
Irudia: Annie Spratt

Utzi erantzuna