Bi aldeak orain

 

Bi aldetatik begiratu diet lainoei orain;

goitik eta behetik.

Hala ere, laino ilusioak besterik ez zaizkit geratzen oroitzapenean.

 

Lainoak zer diren ez dakit.

 

Bi aldetatik begiratu diot maitasunari orain;

eman eta hartzetik.

Hala ere, maitasun ilusioak besterik ez zaizkit geratzen oroitzapenean.

 

Maitasuna zer den ez dakit.

 

Bi aldetatik begiratu diot bizitzari orain;

irabazi eta galtzetik.

Hala ere, bizi ilusioak besterik ez zaizkit geratzen oroitzapenean.

 

Bizitza zer demontre den ez dakit.

 

Joni Mitchell
Itzulpena: Maite Larburu
Irudia: Annie Spratt

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer