Haurrak ginenean

 

Eskuak gorriturik genituen baloi baten kolpeengatik. Gure etxea bonbardatu genuen denbora galduaz. Ez genuen lagunik. Kristal hautsien ertz zorrotzak zituzten, gu bezala, luzaroan bakarrik egon zitezkeenek.

 

Kanta guztiak dantzatzen bagenekien; ez ordea, zerk hausten zigun azala.

 

Haurrak ginenean egia txikizko hegalak genituen, eta bete gabeko monobolumenak.

 

Castillo Suárez
Irudia: Aingeru Suárez

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer