Beldurra da

Beldurra da

izatea

pentsatzea

aldiro pertsona ezberdina naizela

esate baterako begiradaren

edo usaimenaren arabera beldurra da

nire gorputzaren zati gorri bakoitza erakustea

eta ez jakitea

oraindik

nola egin zerbait uniformea neure buruarekin

Irati Iturritza
Itzulpena: Castillo Suárez
Irudia: Engin Akyurt