Atzoko neska

Memoria toki antzeko bat da, behinola bizi izan ginena. Iraganaren ausazko laburpenak beti kokatzen dira gertaleku jakinetan, gertaleku horiek lausoak izan arren.

 “Oroitzapenak bere antzinako erretorika gordetzen du, zuhaitz baten edo zutabe doriko baten moduan jaikitzen da, normalean gure ametsen barruan egoten da lo eta haren jabe bakarrak gara” idatzi zuen Silvina Ocampok.

Ez dago lekukorik hau edo beste honetara edo horretara izan zen egiaztatu edo gezurtatzeko.

Miren Agur Meabe
Irudia: Ángel Suárez