
Gazteen III. BERRIA Ikasgela sariketa
Nerabeek dituzten arazoei buruz bideo-erreportaje bat grabatu duzue?
Migrazioa sakon lantzen duen aldizkari digital bat sortu duzue?
Sakelako telefonoaren erabileraren inguruko iritzi artikulu bat idatzi duzue?
Bada, orain aukera izango duzue lan horiek ikasgelatik at aurkezteko, zabaltzeko, eta sari bat irabazteko, BERRIA Ikasgelaren bidez.
Izan ere, BERRIA Ikasgelak guztion eskura jarri nahi ditu ikasturteak iraun bitartean landu dituzuen halako lanak. Hain zuzen ere, ikasle gazteen begiradak ekarri nahi ditu BERRIAren komunitatera, aktualitateari, inguruari eta munduari buruzko begiradak, besteak beste.
Aurkezten diren lanen artean interesgarrienak argitaratuko ditu BERRIA Ikasgelak, eta bi sari banatuko dira zozketa bidez:
- Sari nagusia: Otxandio-Oletako Hontza Extrem abentura parkerako sarrerak ikasgela osoarentzat.
- Bigarren saria: Podcastak grabatzeko tailerra, BERRIAko ikus-entzunezkoen taldearen eskutik.
Zer lan argitaratuko dira?
Gai eta estilo askotako albisteak, gertaerak, galderak eta eztabaidak jorratzen dituzten komunikazio lanei egin nahi die tokia plaza berri honek.
Erreportajeak, kronikak, elkarrizketak eta iritzi artikuluak jasoko dira. Idatzizko testuak, audioak nahiz bideoak izan daitezke.
Ikasturte honetan ikastetxeko aldizkarian argitaratu diren artikuluak eta sareetan zabaldutako ikus-entzunezko lanak eta aurkeztu daitezke.
Nork parte har dezake?
Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan nahiz Lanbide Heziketan ikasten ari diren ikasleek.
Sariketara aurkezten den ikasgela bakoitzak izango du saria eskuratzeko aukera.
Ikasgela bakoitzetik lan bat jasoko da.
Nora bidali behar dira lanak?
Lanak ikasgela@berria.eus helbidera bidali beharko dira.
Nork hautatuko ditu lanak?
BERRIAko erredakzioko talde batek egingo du lanen hautaketa.
Epeak:
Martxoaren 27a izango da lanak bidaltzeko azkeneko eguna. Apirilaren 28an ebatziko da nor den sariduna, eta apirilaren 30ean argitaratuko da BERRIAn eta BERRIA Ikasgelan.
BERRIAko erredakzioak hautatutako lanak maiatzean zehar argitaratuko dira BERRIA Ikasgelan.
OHARRAK: Jada Youtube, Ivoox eta antzeko plataformetan dauden ikus-entzunezko lanak bistaratuko ditugu Ikasgelaren webgunean. Idatzizko lanak PDF formatuan jasoko ditugu. Lan bakoitzari azalpen testu labur bat gehitu ikasgela@berria.eus-era bidali aurretik. Irakasleek bidalitako lanak hartuko dira balekotzat.