Zer da BERRIA Ikasgela?

BERRIA Ikasgelak hezkuntza sisteman erabiltzeko askotariko edukiak eskaintzen ditu: irakurgaiak, bideoak, infografiak, audioak… BERRIA egunkariak landutako edukiak dira, azken urteotako argitalpen aukeratuetan oinarrituak.

Gehienbat, 12 eta 18 urte bitarteko ikasleei zuzendutako edukiak dira, ikasgaiak osatzeko aproposak izan daitezkeelako aukeratuak.

Eduki guztiak sailkatuta daude, ikasgaien arabera, eduki motaren arabera eta gai jakinen arabera, eta guneak bilaketa sistema aurreratua du. Beraz, BERRIA ikasgela 12 eta 18 urte bitarteko ikasle eta haiekin lan egiten duten irakasleentzat erabilgarri izan nahi duen webgunea da.

Irakasleentzako foroa

Ikasgelaren barruan, irakasleek foro bat izango dute edukien inguruko ekarpenak egiteko, edukiak proposatzeko eta esperientzien berri emateko. Foroan parte hartzeko, irakasle gisa erregistratu behar da.

bottle

BERRIA Ikasgelaren buletina

Jaso BERRIA Ikasgelaren eduki berriak gure asteroko buletinaren bidez

BERRIA Ikasgelaren buletinera harpidetzen bazara, azken astean argitaratutako edukien berri jasoko duzu zure posta elektronikoan.

Harpidetu zaitez BERRIA Ikasgelaren buletinera!

bottle satellite dot dot dot