Unibertso digitalean euskarak dituen erronkez jardun dute EHUk antolatutako hitzaldi batean, eta azaldu dute zer estrategia behar diren adimen artifizialak dakartzan berritasunak ondo baliatzeko.
Manifestazio jendetsuenak hiriburuetan espero dira, eguerdian. Eskuin muturraren eta «militarismoaren» goraldiak murrizketa sozialak ekar ditzakeela ohartarazi dute.
Urtarrilaren 20an AEBetako presidente kargua hartu zuenetik, Donald Trumpek dekretuz agindu du, migranteen kontrako politikak onartu ditu, anabasa sortu du nazioartean, eta ez da heldu Ukrainarentzat promestu zuen bakerik.
AEBetako presidenteak men egin die berriz sektorearen presioei, eta hein batean atzera egin du bere aurreko erabakietan. Konpentsazioak emango dizkie muga zergen eragina arintzeko.
Frankistek lapurtutako Ramon de la Sota enpresariaren arte bilduma berreskuratzeko prozesua azaldu du Patricia Fernandez historialari eta abokatuak Gernikan. Ignacio Zuloagak Francoren erregimenarekin izandako harremana ere aztertu du Javier Novok.
PPk ez beste udal talde guztiek babestu dute mozioa. Hartan, Espainiako Gobernuari eskatu diote 2022ko Memoria Demokratikoaren Legea bete eta La Cumbre udalaren esku uzteko.
Udaberriko klasikoen garaia amaitu da, eta Pogacarrek eta Van der Poelek osatu dute bildumarik onena: bina monumentu irabazi dituzte. Emakumeen artean, SD Worx taldea izan da nagusi, egun bakarreko zortzi proba irabazita; horien erdiak, Wiebesi esker.
Bakoitzak bere pribatutasun premiak ditu: batzuek nahiago dute komunitate bizitza, sortzaileentzako ezinbestekoa da norberarentzako toki bat izatea... Alabaina, etxeen diseinuak eta zaintza lanek zaildu egin dezakete nahi bezala atontzea.
Aita Donostiaren 'Illustrations musicales pour La Vie Profonde de Saint François d'Assise d'Henri Ghéon' piezaren jatorrizko testuarekin batera, hura oholtzaratzeko egokitzapenak ere bildu dituzte liburuan.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Imanol Alguacilek utzi duen ondarerik handiena taldeari eman dion izaera lehiakorra izan dela esan du Zubeldiak. Esker hitzak izan ditu harentzat, eta baikor da igandeko derbiari begira. «Geratzen zaizkigun bost finaletako bat da».
Distantzia luzeko Munduko Txapelketa izan da aurten Alpeetako proba gogor eta historiko hau, eta Euskal Herria ordezkatuz aritu dira euskal eskiatzaileak. Egindakoarekin «pozik» bueltatu dira Igor Alzelai hautatzailea eta lehiatu diren hiru bikoteak.
Gero eta nerabe eta gazte gehiago joaten dira gimnasiora. Gorputza lantzeko eta osasuna zaintzeko ez ezik, leku aproposak dira kezkak izerdi bihurtzeko eta sozializatzeko ere. Adituen iritziz, onuragarria da gaztetan fitness-a egitea eta indarra lantzea.